Berriak Lehendakaritza
Eu

Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egin die orain gutxi egin diren Polizia eta Su-hiltzaileen Munduko txapelketetan dominak lortutako ertzainei

2015.eko uztailak 17

Ajuria Enea Jauregian izan da harrera

Iñigo Urkullu lehendakariak, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria lagun zituela, gaur goizean egin die harrera ekainaren 26tik uztailaren 5era bitartean Ipar Amerikako Fairfax (AEB, Virginia) hirian egin diren Polizia eta Su-hiltzaileen Munduko txapelketetan domina lortu duten hamabi ertzainetako bederatziri.

Guztira hamabi ertzainek, hamar gizon eta bi emakume, hartu zuten parte 70 herrialdeko 10.000 kirolari inguru lehiatu diren Polizia eta Su-hiltzaileen Munduko txapelketetan.

Ertzaintzaren ordezkaritzak, lehenago ere gisa honetako lehiaketetan parte hartutakoak, 34 domina lortu zituen denera; 14 urrezko, 13 zilarrezko eta 7 brontzezko. Horietako batzuk taldekako kategorietan lortu zituzten, tartean, atletismoan, krosean eta maratoi erdian.

Ertzainek lehiatu diren diziplina guztietan lortu dute dominaren bat, txirrindularitzan (esprintean, criteriumean, erlojuaren aurkakoan, kronoigoeran eta erregulartasunean) zein karatean, borrokan eta atletismoan (maratoi erdian, 4x400 metroetan eta 10 kilometroetan).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)