Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Pedro Sánchez PSOE-ko idazkari nagusiarekin batzartu da

2015-07-17

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusiak lehen lan-bilera egin dute elkarrekin, Gasteizen. Bilerak ordu bete baino gehiago iraun du: besteak beste, ekonomiaren susperraldiari, Espainiako Estatuko lurralde-ereduari eta Euskadiko bizikidetzaren normalizazioari heldu diote.

Lehendakariak interesa agertu du Euskadirako funtsezkoak diren hiru kontu hauen inguruan: Bake eta Bizikidetza Plana, autogobernua eta estatu-eredu berri bat.

Euskal eredua azaldu du: giza garapenaren eta hazkunde jasangarriaren eredua, hain zuzen.  Esparru horretan, ekonomia suspertzen eta enplegu-aukerak sortzen jarraitzeko sustapen-politikak sendotu beharraz hitz egin dute.

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Planaren baitan abiarazi diren ekimenak ere aurkeztu ditu lehendakariak, erakundearteko eta politikari arteko adostasuna areagotzeko premia nabarmenduz.

Autogobernuaren alorrean, esan du ezen, azken lau urtetan, Gernikako Estatutua ez betetzeaz eta abiarazitako transferentzia-prozesua ez bukatzeaz gain, berriz zentralizatzeko estrategia bat jarri dela martxan, argi eta garbi. Espainiako gobernuak autogobernuarekiko erakutsitako konpromiso ezak ezaugarritu du legegintzaldi hau, eta lau urteko atzerakada izan da Euskadiko autogobernuaren alorrean.

Halaber, estatu-eredua berriz definitzeko premiaz ohartu du. Estatuko errealitate nazioaniztunaren aintzatespenean oinarritutako ziklo berri bati ekiteko beharra planteatu du, bai eta aldebiko harremanetarako sistema eraginkor eta bermeduna ezartzekoa ere. Lehendakariarentzat Estatu eredua subsidiariotasun printzipioan oinarrituta egon beharko litzateke eta printzipio horrek Europaren eraikuntza gidatu beharko lukeela ere uste du Iñigo Urkulluk.

Haren aburuz, Euskadiko errealitate nazionalaren aintzatespenean eta elkarrekiko begirunean bermatutako harremanak planteatzeko aukera eskaintzen du garai politiko berriak.

Orobat, abagune hau baliatu behar delako iritzia plazaratu du. Ekonomiaren alorrean, gizarte-kohesioa trinkotuko duen susperraldi ekonomikoa ekartzeko abagunea. Bizikidetza normaldua behin betiko bideratzeko abagunea, bai eta denon artean estatu-eredu berri bat adostekoa ere.

3 iruzkin
  • @fco_granaino
    2019-08-05

    Comentario de Twitter:
    @Irekia #ActoOficial ➡️
    https://t.co/fd667plAHC

    #IkurriñaSinBanderaDeEspaña #AsíLaQuiereETA… https://t.co/UbOha1n7O0

  • @fco_granaino
    2019-04-13

    Comentario de Twitter:
    @sanchezcastejon , no echó en falta nuestra bandera nacional, Sr Presidente de España?
    https://t.co/ffD7Sce6xJ

  • ana
    2015-07-20

    me ha gustado @iurkullu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Sánchez