Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 65 eee izapidetu zituen ekainean

2015-07-16

Joan den ekainean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 65 espediente izapidetu zituen; hau da, % 25 gehiago, aurreko hilabetearen aldean (52), baina % 56 gutxiago iazko aldean. 65 espedienteok 752 langileri eragin zioten: 600i, kontratu-etete gisa; 120ri, lanaldi-murrizketa moduan, eta 80ri, kontratu-hutsalketagatik.

65 espedienteotatik, 47 (% 72) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 559 langileri (% 74) eragin zieten.

Etendura-espedienteak 43 izan ziren; lanaldia murriztekoak, 21, eta hutsalketako espediente bakarra egon zen. Hala, etendura-espedienteek 600 langileri eragin zioten, lanaldia murriztekoek 139ri, eta kontratu-amaierakoek, berriz, 13 langileri.

Sektoreka, ekainean ez zen EEErik izapidetu lehen sektorean: urteko metaketan, guztizkoaren % 0,72 izan dira halakoak. Dena den, EEEen ehunekoa aurreko hilekoen tankerakoa izan zen eraikuntzan (% 14), industrian (% 40) eta zerbitzuetan (% 45).

Egun, 573 espediente daude indarrean eta 6.009 langileri eragiten diete; horietatik, 471 (% 82) aurreko espediente baten jarraipena dira eta 5.040 langileri (% 84) eragiten diete.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)