Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arrantzale gazteak erakartzeko eta profesionalizatzeko neurriak indartu ditu Eusko Jaurlaritzak

2015.eko uztailak 16
  • Karmengo Eguna dela eta, Bittor Oroz sailburuordeak azpimararratu du sektore honetako profesionalek arreta merezi dutela, arrantza sektore tradizionala eta Euskadirako beharrezkoa baita. 
  • Euskadin, arrantzak 2.362 laguni ematen die lana, eta 10.000 zeharkako enplegu sortzen ditu, batez ere elikagaigintzari lotuta.
  • Arrantza eta Akuikulturako 2015-2020 Plan Estrategikoak, zeinak 102 milioi euro baititu, arrantzaleen trebakuntzarako, mugikortasunerako, inklusiorako eta partaidetzarako ekintzak aurreikusten ditu.

Karmengo Eguna dela eta, gaur, Donostian, “Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldia" egin da egun osoan, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzatik Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburu orde Bittor Oroz eta Arrantza zuzendari Leandro Azkue. Guztira 365 arrantzaleri egin zaie omenaldia, eta haiek omenduz gogora ekarri dira Gipuzkoan baxurako arrantzan aritutako arrantzale erretiratu guztiak. Arrantzarekin lotura duten lanetan diharduten emakumeei ere esker ona erakutsi zaie lan horrengatik.

Bittor Orozek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak arrantzaleei eta arrantzarekin lotura duten lanetan diharduten pertsona guztiei laguntzeko erabaki sendoa hartu. Sailburuordeak, halaber, azpimarratu du pertsona horiek giza kapital eta kapital profesional handia direla, eta sektore hau, Euskadin tradizionala eta Euskadiren etorkizunerako beharrezkoa dena, goresten duela. Orozek azpimarratu duenez, “Eusko Jaurlaritza lanean ari da arrantzaleen bizi kalitatea hobetzeko, haien lan baldintzak duin egiteko eta arrantza gazteentzat erakargarria izan dadila lortzeko, arrantzan dabiltzanak gazteago izan daitezen”.

Eustaten azken datuen arabera, gaur egun Euskadin 2.363 pertsona ari dira, guztira, arrantzarekin lotura zuzena duten jardueretan (bai lehorrean bai itsasoan). Horietatik 1.985 arrantzale dira (1.148, Bizkaian, eta 837, Gipuzkoan). Kalkulatzen da arrantza sektoreak zeharkako 10.000 lanpostu inguru sortzen dituela (elikagaigintza, zerbitzuak, etab.)

 

Arrantza gaztetzearen eta profesionalizatzearen alde

“Sektorea gaztetu eta profesionalizatzea dira Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoetako batzuk. “Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta etengabeko trebakuntza ematea –bai itsas-arrantzako eskoletan zein itsasontzien barruan– oinarrizkoak dira helburu horiek lortzeko”, adierazi du Oroz sailburuordeak.  

“Izan ere, jarduera horien garapenak leku nabarmena du Eusko Jaurlaritza inplementatzen ari den Arrantza eta Akuikulturako 2015-2020 Plan Estrategikoaren barruan. Planak ia 102 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 27,5 milioi euro baino gehaigo exekutibo autonomoak jarritakoa da eta gainerakoa, berriz, Europar Fondoetatik etorritakoa, eta bere lehentasunetako batzuk dira inklusio soziala eta enplegua sortzea, horrekin hazkunde ekonomikoa sustatzeko. Horretarako, arrantzaleen prestakuntza bultzatuko da erabakitasunez, aldi berean haien lan mugikortasuna, dibertsifikazioa eta garapen lokal parte hartzailea erraztuta”, gehitu du Orozek.

Adostutako prozesu baten ondorioz, Planaren asmoa da aurrera egitea, azkenean arrantza sektorea lehiakorra izan dadin, seguru eta ingurumenean integratutako praktikekin, kalitateko lehengaiak hornitzeko, eta erakunde indartsu eta egituratuak izateko. Horretarako, balio kate osoan jardungo da, bai erauzketa unean bai merkaturatze unean, kudeaketa eredu aurreratuak eta azpiegitura eta teknologia moderno eta berritzaileak ezarrita eta arrantza gune zein gune akuikola iraunkorrak eratuta.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)