Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EHUko paisaiari buruzko UNESCO katedrak Red Bay eremuan euskaldun eta eskimalen arteko XVI. mendeko harremanak eta baleontziek eramandako zeramika-hondarrak aztertzen ditu

2015.eko uztailak 16

                                                                                                                                                                                    

EHUko irakasle Sergio Escribano-Ruizek hainbat ikerketa-jardueratan parte hartuko du egunotan, Kanadako Red Bay udalerrian, EHU/Unescoren Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedraren baitako lanen esparruan; izan ere, Red Bay, Labradorreko kostaldean, euskal baleazaleen estazio bat zen antzina. Escribano-Ruizekin batera dira Cindy Gibbons, Parks Canadako zuzendaria, eta Lisa Rankin eta Amanda Crompton, Ternua eta Labradorreko Arkeologia saileko arduradunak, XVI. mendetik aurrera euskaldunek eta inuit eskimalek elkarrekin izandako harremanen inguruan zer ikertu zehazteko, eta kostalde hartan topatzen den Euskadiko zeramika, teila eta lauza erakoa, katalogatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek azaldu duenez, «Escribano-Ruizek Kultura Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedran dihardu, bai eta, horrez gain, Eraikitako Ondarea Ikertzeko Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Taldean. Gasteizko Letra Fakultateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko kide ere bada.»

 

Izaskun Iriarteren aburuz, badu jarraitutasunik, eta zer ekartzerik, Selma Huxley Barkham irakasleak, Labradorreko kostaldean euskal baleazaleen lehen kokalekuak zehaztuz, bere garaian abiarazi zuen ikerlanak. Hala jo dute Kanadako gobernuak, Parks Canadaren bitartez, eta Red Bay-ko udalerriak ere: Ternua eta Labrador inguruko beste zenbait arrantzale-kokagunerekin batera, ahalegin handia ari dira egiten, haien jatorrizko kultura eta historia datatzen, eta iturburuarekiko maitasuna eta harrotasuna sustatzen, bai eta, orobat, Bidasoaren bi aldeetako Euskadirekiko harremana ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)