Berriak
Eu

Zaintza eta etxeko lanetan dabiltzan emakume etorkinen diskriminazio anitzari buruzko ikerketa kaleratu du Emakundek

2015.eko uztailak 16

Emakundek “La discriminación múltiple de las mujeres inmigrantes trabajadoras en servicios domésticos y de cuidado en la Comunidad Autónoma de Euskadi”. izenburuko ikerketa argitaratu du, zaintza eta etxeko lanetan dabiltzan emakume etorkinen diskriminazio anitzari buruzkoa da, eta Emakundek deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako beka deialdiaren  emaitza da.   

Julia Nogueirak eta Joseba Zalakainek egin duten ikerlanak duen hipotesi nagusia da Euskadin bizi diren eta zaintza eta etxeko lanetan diharduten emakume etorkinak ahultasun eta diskriminazio egoera berezien aurrean aurkitzen direla eta egoera honek zaintza eta etxeko lanekin eta beraien jatorriarekin zerikusia duela. Honek ezberdintasun sozialak, lanekoak eta gainontzeko hiritarrekin konparatuz baliabide orokorretara duten sarbideetan du eragina.

Ikerketaren arabera, diskriminazio anitz hau hainbat faktoreen batuketa da eta harremana du egitura sozialarekin  eta politika publikoekin.

Ikerketako datuen arabera, Euskadin etxeko lanetako enpleguen kopurua 30.000koa da (33.100 Encuesta de la Población en Relación con la Actividad PRA-ren arabera 2014. urtean) eta feminizatua dago guztiz. PRAren arabera, emakumeak dira lan hauetan ari direnen %95a. Sektore honetan lan egiten duten emakume etorkinak 14.000 inguru ziren 2013an, 2009an baino %40 gehiago. Emakume etorkinen %42a, bereziki latinoamerikarrak, zaintza eta etxeko lanean aritzen dira eta hauetatik heren batek adierazten du arazoak dituela lan baldintzekin, lan jardunaldiarekin, soldatarekin edo kontratuarekin. Etxeko lanetan aritzen diren emakume etorkinetako askok arazo ekonomikoak ditu: %20ak arazoak ditu oinarrizko beharrei aurre egiteko (janaria, jantziak, zapatak edo etxebizitza) eta %36ak arazoak ditu aurreikusita ez dauden gastuei aurre egiteko. Sektore honetan lan egiten duten emakume etorkinen %28ak dio oso gutxi integratua sentitzen dela euskal gizartean.

Datu eta analisi gehiago ikerlanean: “La discriminación múltiple de las mujeres inmigrantes trabajadoras en servicios domésticos y de cuidado en la Comunidad Autónoma de Euskadi”.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LolaKabuki
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakumeekin: #estudio: discriminación múltiple de mujeres inmigrantes trabajadoras domésticas x @EmakundEJGV vía @bilbaometropoli http:…

  • @hezkideitzio
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakumeekin: #estudio: discriminación múltiple de mujeres inmigrantes trabajadoras domésticas x @EmakundEJGV vía @bilbaometropoli http:…

  • @bilbaometropoli
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @emakumeekin: #estudio: discriminación múltiple de mujeres inmigrantes trabajadoras domésticas x @EmakundEJGV vía @bilbaometropoli http:…

  • @emakumeekin
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    #estudio: discriminación múltiple de mujeres inmigrantes trabajadoras domésticas x @EmakundEJGV vía @bilbaometropoli http://t.co/qTGH7bJc1Z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)