Berriak

URA bukatzen ari da Urbiko zubiaren eraisketa-lanen aurretiko prestaketa, Basauri-Galdakaon

2015.eko uztailak 15

Galdakao-Basauri 2015.07.15. Iragan uztailaren 1ean, URAk hasi zituen aurretiko prestaketa lanak Urbiko zubiaren eraisketa lanak egin ahal izateko;  Ibaizabal ibaiaren bideratze lanen 2. Fasearen lan-aurreikuspenei jarraiki, Urbi eta Bengoetxe arteko tartean.

Orain, URA oinezkoak erraz pasatzeko igarobide bat atontzen ari da, zubia behin betiko moztu eta eraisketa bera hasi aurretik. Parez pare, URAk zubi berriaren eraikitze lanak hasi ditu (zubiaren oinarrietako bat), Urbiko zubiaren ordezkatze lanen aurreikusitako iraupena betetze aldera.

Ibaizabal ibaiaren goraldiei aurre egiteko lanak

Orain dela gutxi Bridgestoneko zubia ordezkatu da, Urbi presaren eraisketa burutu da, eta Urbi eta Bengoetxe arteko tartearen ibilguaren zabaltze lanak bukatu dira. Horiekin batera, orain,  Urbiko zubiaren eraisketak ahalbidetuko du ibilguaren ur-hustuketarako ahalmen eskasak sortutako arriskuak kentzea Basauri-Galdakoa eta Zaratamoko eremu industrialetan.

Urbiko zubiaren eraisketa eta ordezkatze lanak

Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki zuen zubia 1935ean. Hormigoi armatuaz eginda dago. 9,8 metro zabal eta 20 metro luze diren 3 zati berdintsuk osatzen dute, eta ertzetan oinarritzeaz gain, ibilguan kokaturiko bi zutabek eusten dute.

Ibilguan diren bi zutabe horiek ez datoz bat ibilguaren norabidearekin, eta uraren hustuketa oztopatzen dute, eta,  ur asko den sasoietan batik bat, ur-laminaren handitzea sortzen dute.

Zubi berriaren eraikitzea.

Zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du. Ahalik eta zabalen eraikiko da (13,60metro):3,30 metro luzerako bi errei, oinezkoentzako 2,5 metro luzerako pasabide bi eta 2 metro luzerako bidegorria.

Beraz, 9.8 metrotik 13,60 metrora zabalduko da. Horrek ondorio zuzena du lanak egitean. Izan ere, 3,80 metroko alde horrek galarazi egin du oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea zubiaren parean. Horrexegatik, oinezkoentzako bidea ibaiertzetik doan bidetik atondu behar izan da.

Abian diren lanak: eraisketa egin aurretiko prestaketa lanak.

Orain, Galdakao eta Basauriko udalekin elkarlanean, URA bukatzen ari da zubitik zehar igarotzen ziren zerbitzuen ordezkatzea eta oinezkoentzako bidea; ezinbestean burutu beharrekoak zubiaren eraisketa lanei ekin aurretik.

Urbi eta Bridgestonen artean, oinezkoak erraz pasatzeko igarobidea irekiko da eraisketa lanak hasi aurretik, behin prestaketa lanak burutu eta gero. URAk  Galdakao eta Basauriko udalekin adostuko du oinezkoen pasabidea noiz irekiko.

Ibilgailuen trafikoari dagokionez, zubitik desbideratu da jada, Udalekin adostutako  ibilbideetatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak