Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz: «Gipuzkoa eta Lapurdi arteko garraio publikoa hobetzeko bidean, finkatutako hainbat helburu lortu dira Passeusk-arekin eta Hendaiako geltokiaren eguneraketarekin»

2015.eko uztailak 17

 

VG 2015/17/07

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen ustez, «Gipuzkoa eta Lapurdi arteko garraio publikoa hobetzeko bidean, finkatutako hainbat helburu lortu dira Passeusk-arekin (autobus-metro txartel konbinatua Donostialdean, Baiona–Donostia-San Sebastián–Lasarte korridorean) eta Hendaiako geltokiaren eguneraketarekin.

 

Aizek esan du ezen, joan den uztailaren 1etik, posible dela Transports 64–Donostialdeako Metro/Topo txartel konbinatu bat erabiltzea Baiona–Donostia–Lasarte korridorean, edozein geltokitan erosita txartela, eta Irungo Colón geltokian aldaturik trenez (asteburuetan), edo Hendaiako geltokian, Baionara arte bidea jarraitzeko. Txartel konbinatu berria PassBask txartelaren osagarria da (hain zuzen, SNCFk eta Euskotrenek Baiona–Lasarte tren-konbinaziorako ateratako txartela da Passbaska).

 

«Horrez gainera –adierazi du Aiz sailburuordeak–, gaur egungo Hendaiako geltokia egokitzen ari gara, eta SNCFren geltokia seinaleztatu dugu: panel estatiko batzuk jarri dira, bidaiariei Euskotrenera nola iritsi jakinarazteko eta, orobat, «oinatz» urdin batzuk ezarri dira lurrean, erabiltzaileak SNCFren geltokitik ETS-Euskotren geltokira bideratzeko».

 

Aurreikusi denez, irailean pantailak ezarriko dira SNCFren geltokian, eta pantailotan Donostialdeako Topo/Metroaren iritsiera-irteerei buruzko informazioa emango da, denbora errealean. Era berean, pantaila bat ezarriko da Topo geltokian, SNCFren trenen iritsieren eta irteeren berri emateko.

 

«Urte amaiera aurretik, "Euskotren Gune" bat ezarriko da Hendaiako geltokiaren atarian, non, ordutegien berri emateko pantailaz gain, Donostialdeako Metro/Toporako txartelak saltzeko makina automatiko bat jarriko da» azaldu du Aizek.

 

Hendaiako geltokiko hobekuntzak

«SNCF-ETS/Euskotrenen Hendaiako aldageltokia hobetzeko hasierako azterketa, ETS-Euskotrenek aurkeztua, SNCF Gares et Connexions-en proiektura egokitu da. Proiektuak Hendaiako geltoki osoa hartzen du barruan eta, egunotan, ETSk eraikuntza-proiektua lizitatuko du, 2016ko urtarrila baino lehen amaitua egon dadin» gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak.

 

Behin esleiturik, Euskotren eta SNCF-Gares et Connexions-ek elkarrekin egingo dute lan, proiektuan hartutako konponbidea SNCFren eskakizunetara moldatzeko. Baliteke lanak 2016ko bigarren lauhilekoan hastea eta Connecting Europe Facilities (CEF) deialdiaren laguntza jasotzea.

 

Tren-autobidea, loturak

«Bi alderdion artean garatzen ditugun lanetan, Euskadik eta Akitaniak Connecting Europe Facilitiesen aurrean aurkeztuko dituzten tren-autobideko proiektuak identifikatu ditugu.  ETSek dagoeneko baditu gaiaren inguruan egindako hainbat azterketa. Akitaniak ekarritako datuekin osatzea da kontua» argitu du Antonio Aizek.

 

«Halaber, beharrezkoa da Baiona–Donostia tren-zerbitzuen bideragarritasunaren azterketa bat eta analisi juridiko bat egitea, hirugarren burdinbideari buruz, eta BAT-BARIK-MUGI eta Modalis (Akitania) txartelen arteko elkarreragingarritasuna prestatzea. Euskotrenek dagoeneko hasi du azterketa» jakinarazi du Garraioetako sailburuordeak.

 

 

Passeusk

Joan den uztailaren 1etik (asteazkena), Passeusk txartela erabiltzen da: 5 euroko prezioa du, doakoa bost urtetik beherakoentzat. Txartel horrekin, tren-autobusean joan-etorri daiteke, Topo geltokien (Lasarte – Donostia-San Sebastián – Hendaia) eta Transports64ren 816 eta 816 Euskadi Express Hendaye – Bayonne autobus lineen edozein paraden artean (Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu eta Baiona).

 

Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren eta Euskotrenen arteko elkarlanari esker atera da txartel bakarra, Trasnfermuga proiektuaren baitan Akitania-Euskadi Euroeskualdeari emandako bultzadan.

 

Bidaia Donostialdeako Metro/Topoan hasten dutenek Euskotren-geltokien salmenta-makina automatikoetan eros dezakete txartel berria. Transports64ren autobusarekin konbinazioa Hendaian egin daiteke astelehenetik igandera (Transports64ren 816 linea), eta Irunen larunbat-igandeetan (Transports64ren 816 Euskadi Express linea).

 

 

  • Erabiltzaileek informazio gehiago lortu dezakete wwww.euskotren.eus eta www.transports64.fr/www.transports64.eu helbideetan, bai eta 902 543 210 telefonoan ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)