Berriak Kultura
Eu

Blanca Urgelli elkarrizketa Euskadi Irratian

2010.eko uztailak 16

Urgellek dioenez, “politikoki beste ikuspegi bat dugu”

Eusko Jaurlaritzako Kultura Planaren inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du

Blanca Urgell kultura sailburuak Euskadi Irratiko “Albiste Faktoria”n esan du gaur hiru Foru Aldundiekin betoa egin diotela. "Denen atxikimendua nahi genuen elkarrekin lan egiteko eta Diputazioen jarrera, nagusiki Bizkaikoa, lehenagoko egoerara erakarri nahi zen. 2008an egin zen dokumentua elkarrekin berrirakurtzea proposatzen digute baina, instituzioen arteko batzordea ez da irakurketa klub bat. Kultura Plan orokorra egiteko eskumena Jaurlaritzarena da, eta ez Diputazioak ez beste inork dute betorako eskumenik".

Urgellek orokorrean diputazioekin normaltasun osoz lan egin dutela esan du, baina, kultura planean jarrera politikoago bat egon dela hausnartu du. Ibarretxeren gobernuan zegoen kultura plana oraingo gobernuan dagoenarekin ez dago ezberdintasun handirik, baina oraingoan filosofia aldaketa bat dago: "Politikoki beste ikuspegi bat dugu, aurreko plana identitarismoan oinarrituta zegoene ta gure herria plurala da, autopista moduko bat egin nahi genuen denak konforme izateko". Lanean jarraitzeko asmoa du Blanca Urgellek, guztiekin hitzeginez eta herritarrak ardatza izanaz: "aurreko planari hori falta zitzaion, herritarrak ere izatea parte hartzailea izan daitezen".

Euskara

Euskara era positibo batean aurkezteko apostua egin du sailburuak. "Irudia aldatu behar da, euskara ez da arazoa, aberastasuna baizik". Ildo horretatik, Urgellek uste du, ez diola “mesederik egiten beti salaketa mailan ibiltzen diren pertsonek".

Guggenheim Urdaibai


Urdaibain Bizkaiko Aldundiak egin nahi duen Guggenheim museo berriari buruz gauzak ez dira aldatu. “Ez dakit zer ez duen ulertu Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Ez dugu ikusten bere proiektua, uste dugu ez dela bideragarria, Urdaibaik beste zerbait behar duela eta ez diola onik egingo Bilboko museoari. Ezetz esan diogu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell