Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 94.000 euro bideratu ditu guraso elkarteentzat eta irakaskuntza kooperatibentzat, datorren ikasturtean mugikortasun aktiboa sustatzen esku hartu dezaten eta euskadiko ikasleen osasuna hobetu dezaten hartara. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

LABURPENA

Osasuneko sailburu Jon Darpónek gaur jakinarazi dio Gobernu Kontseiluari guraso-elkarteentzako eta unibertsitateak ez diren ikastetxeetako titularrak diren irakaskuntza-kooperatibentzako diru-laguntzak deitzeko Agindua onartu dela, 2015-2016 ikasturtean mugikortasun aktiboa sustatzeko esku hartu dezaten eta, hartara, ikasleen osasuna eta autonomia hobetu.

Diru-laguntzak 94.000 eurorekin hornitu dira, eskola-bideak izenekoen sorrera eta dinamizazioa finantzatzeko. Eskola-bideak, hain zuzen, ibilbide jakin batzuk dira, aurrez ezarriak, seinalatuak eta dinamizatuak, eta ikasleek ikastetxera aktiboki joan-etortzeko erabil ditzakete, oinez, monopatinez nahiz bizikletaz, ziurtasunez eta autonomiaz, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratuz hala.

Jon Darpón sailburuak gogorarazi duenez, 2013-2020 Osasun Planean finkatutako helburu bat da biztanleen artean jarduera fisikoa sustatzea eta sedentarismoari aurrea hartzea, MUGIMENT-en, Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko proiektuan, zehaztutako jarraibide eta estrategiei jarraiki. Estrategia gakoetako bat, hain zuzen, MUGIKASI da, eta hor proposatutako ekintzen artean sartzen da EAEko ikastetxeetan eskola-bideen sorrera sustatzea.

Halako ekimenek Europar Batasunaren Osasuna politika guztietan estrategiaren gomendioei jarraitzen diete, bai eta Osasunaren Munduko Erakundearen Gizarte Determinatzaileei buruzko Batzordearen txostenari ere.

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 9an amaitzen da; aurkeztutako proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu daiteke. Eskabideak aurrez aurre bideratu daitezke, Herritarrei Erantzuteko Bulegoetan (Zuzenean), Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzetan, edota 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, bai eta Internet bidez ere, euskadi.net egoitza elektronikoaren bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 94 mil euros a las AMPas y Cooperativas de Enseñanza para mejorar así la salud vasca http://t.co/rVDYvv2bP3