Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Kultur fundazioei eman beharreko diru-laguntza zuzenak. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

Erabakia: Cristóbal Balenciaga Fundazioarentzako zuzeneko diru-laguntza, inbertsioen aurrekontua finantzatzekoa.

Erabakia, Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari zuzeneko diru-laguntza bat emateko, ekipamenduetan eta bibliografia-funtsetan egindako inbertsioak finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du diru-laguntza zuzen hauek baimentzeko erabakia:

40.000 euro Cristobal Balenciaga Fundazioari, 2015ean inbertsioen aurrekontua finantzatzeko, Museoko eraikin eta instalazioen egokitzapena zehatzago esanda.

30.000 euro Bilboko Arte Ederretako Museoaren Fundazioari, Museoko liburutegian eta artxiboan hornikuntzan eta dokumentu-funtsetan egin beharreko inbertsioak finantzatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau