Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

245.000 euro goi mailako kirol lehiaketak antolatzeko. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2015ean hasi edo burutzen diren goi mailako kirol lehiaketen antolakuntzarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua onartu du.

Deialdiak 245.000 euroko diru kopurua du, eta ezin izango dira bertara aurkeztu kirol erakustaldiak edo ikuskizunak. Lehiaketaren kategoriaren arabera, hiru diru-laguntza bide jasotzen dira: Munduko Txapelketak, Europakoak, Munduko Kopak edo bestelako lehiaketak, formatuaren arabera: zirkuitua edo liga, edo ekinaldi bakarrekoak. Lehiaketa guztiek Nazioarteko Federazio edo Nazioarteko Liga Profesional baten egutegi ofizialaren baitan sartuak egon beharko dute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau