Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

100.000 euro hezkidetza- eta genero-indarkeria prebenitzeko proiektuetarako. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

LABURPENA

2015-2016ko, 2016-2017ko eta 2017-2018ko ikasturteetan hezkidetza landu eta genero-indarkeria prebenitu ahal izateko jarduera-proiektuak egiteko eska dezaten EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeak deitzen dituen agindua onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak.

EAEko Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeen artean 50, gehienez ere, selekzionatzea du deialdi honek helburu, hezkidetzaren eta genero-indarkeria prebenitzearen arloan jarduera-proiektu bat diseina dezaten 2015-2016ko, 2016-2017ko eta 2017-2018ko ikasturteetan. Jarduera-proiektu horri esker, izango dute hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa ikastetxean era global, sistematikoan eta integratuan lantzeko aukera.

Selekzionatutako ikastetxe bakoitzari 2.000 euroko diru-laguntza bat emango zaio deialdi honek hartzen dituen hiru ikasturteetarako, irakasleak prestatzeko, eskola-erkidegoaren eta proiektua koordinatu eta hedatzeko jarduerei aurre egiteko.

Proiektuen selekzioa, lurraldeen arabera, horrela banatuko da: 8 Araban, 25 Bizkaian eta 17 Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau