Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Portugaleteko XXXVI. Folklore Jaialdiko parte-hartzaileei harrera egin die

2010.eko uztailak 19

Portugaleteko Nazioarteko XXXVI. Folklore Jaialdian hainbat herrialdetako musika, kantu eta dantza folklorikoko talde ugarik parte hartuko dute, hala nola Brasil, Bulgaria, Buriatia, Txile, Dagestan eta Indiakoek

Patxi López lehendakariak gaur goizean Ajuria Eneako lorategietan hartu ditu uztailaren 18tik 31ra Euskadiko 25 herritan egingo den jaialdian parte hartuko duten taldeen ordezkariak. Portugaleteko San Roke plaza izango da Elai Alai Kultur Elkarteak antolatu duen jaialdi honen agertoki nagusia. Gaur goizeko ekitaldian Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta udalbatzako beste kide batzuk ere egon dira. Lehendakariak Portugaleteko folklore jaialdiaren hastapenetan dantzari gisa parte hartu zuen eta “kultura-trukerako eta desberdinak direnen elkartasunerako benetako plataforma bat” dela esan du, bertan, oso desberdinak diren herrialdeetako musika eta kulturek bat egiten dute eta.

Lehendakariak euskal herritarrak kontzertu horietako batzuetara hurbiltzera eta “haren erritmoaz eta alaitasunaz gozatzera” animatu ditu, izan ere, "desberdina dena ezagutuz soilik eraiki dezakegu gizarte ireki eta anitza". Jaialdian parte hartuko duten taldeetako ordezkarien aurrean egin duen esku-hartzean, lehendakariak Elai Alai Kultur Elkartea zoriondu du urtero jaialdia aurrera eramateko egiten duten “ahalegina”gatik, izan ere, oso desberdinak diren herrialdeetako musika eta kulturei esker, “kultura-trukerako eta desberdinak direnen elkartasunerako benetako plataforma bat”da. “Kultura, oro har, betidanik izan da herriak eta kulturak batzeko eta banatzen gaituzten hizkuntza, etnia eta erlijio oztopoak gainditzeko eta hizkuntza komun bat erabiliz parte hartzeko bidea”, azpimarratu du lehendakariak, gaztetan dantzari gisa parte hartu baitzuen jaialdian.

Lópezek jaialdian parte hartuko duten taldeen opariak jaso ditu eta datorren astean Eusko Jaurlaritzaren ordezkari talde bat AEBetara Jai Aldian parte hartzera joango dela gogorarazi du. Bere hitzetan “ohiturak bizirik mantentzeko eta legatu hori mundu osotik ezagutzera emateko ahalegin bat” da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria