Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeko laguntzak. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

Erabakia: gastua 5.000.000 eurotik gorakoa baimentzen duena, laguntzak itunpeko ikastetxe batzuentzat, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2015/2016 ikasturterako hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu behar dituztenentzat gisa.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agindu bat onetsi du. Agindu horren bidez, hezkuntza-premia bereziak dauzkaten ikasleak eskolaratzen dituzten itunpeko ikastetxeei, 2015/2016 ikasturterako hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko beharra dutenei, laguntzak emateko deialdia egiten da.

Deialdi horien helburua, 10.368.759 eurokoa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak integratzeko programa gehiago garatzea da; horretarako, itunpeko ikastetxeei hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko laguntzak emango zaizkie.

Dirulaguntza hauek jasotzeko eskubidea Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe pribatuen titularrek izango dute, baldin eta eskaera aurkezteko unean itunpekoak badira; betiere, Berritzeguneko aholkularien iritziz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak dauzkaten ikastetxeak izango dira, ikasle horiek normal integratzea eta eskolako jardueretan eskola-orduen barruan parte hartzea errazteko laguntzaileen beharra dutenak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bere gain hartu du elbarritasunari edo portaeraren arazo larriei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioaren aldeko konpromisoa. Helbidetik hurbil dagoen hezkuntza-ingurune batean "egoteko " eta, batez ere, "parte hartzeko " elbarritasun fisikoa, psikikoa eta sentsoriala edo portaeraren arazo larria duten haur edo gazteen eskubidea bermatzeko, ezinbestekoa da ikastetxeek profesional espezializatuak izatea, ikasle elbarrituen autonomiari eta irisgarritasunari lotutako premiak direla-eta egin beharreko esku-hartzean espezializatutako laguntza-pertsonala besteak beste.

Itunpeko ikastetxeetan ikasi eta parte hartzeko oztopoak kendu ahal izateko bitartekoak jarri nahi ditu Hezkuntza Sailburuordetzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak. Horrela kalitateko hezkuntza-erantzun egokia, haien premiei egokitua eta ohiko ingurunean, bermatu ahal izango zaie elbarritasun psikiko edo nahaste autista batengatik autonomiarekin mugitzeko muga inportanteak dituzten ikasleei, gurpil-aulkia erabili edo ez; hitz batean, maila pertsonalean edo sozialean autonomoa izateko elbarritasun edo zailtasunak dituen ikasle orori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan