Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko diru-laguntzak. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ángel Toñak, Gobernuari jakinarazi dio gutxi barru argitaratuko dela lagundutako enplegu-jarduketak garatzeko laguntzen deialdia, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa. Lanbidek ematen ditu diru-laguntza horiek, eta, guztira, 850.000 euro bideratu dira horretarako.

Hain zuzen, desgaitasun larriak dituzten pertsonei -laneratzeko zailtasun handienak dituztenak- lan-merkatu arruntera sartzen eta bertan lanpostua mantentzen laguntzeko deitu dira laguntzak, bai eta kontratatutako pertsona desgaituak integratzeko prozesuan enpresei laguntza teknikoa emateko, Lagundutako Enplegu jarduketen bitartez. Lagundutako jarduera sorta bat da, hain zuzen, desgaitasuna duen pertsona kontratatu aurretik nahiz hura lanpostuan sartu ondoren gauzatzekoa.

Laguntzak jaso ahal izateko, pertsona desgaituen laneratze- eta enplegu-aukeren azterketa-jardueraren helburuak bete behar dira (kontratu mugagabea edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen aldi baterako kontratua)

Erakunde onuradunak: Espezializatutako langileekin lagundutako enplegu-jarduketak gauzatzen dituzten enplegu-zentro bereziak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, zeinen xede soziala desgaitasuna duten pertsonen laneratzea eta halakoen aldeko enplegu-sorrera baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan