Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

500.000 euro animalien ongizatea hobetzeko jarduerak laguntzeko, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 14

LABURPENA

Uztailaren 14an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, 2015ean esnetarako behien ustiategietako animalien ongizatea hobetzeko jarduerak diruz laguntzeko deia onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduaren bitartez egin da deia, eta Aginduaren arabera 500.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Helburua da animalien ongizatea hobetzeko neurriak aplikatzen dituzten esnetarako behien ustiategiei laguntzea, neurri horiek eremu honetan derrigorrezkoak direnak baino baldintza zorrotzagoak eskatzen badituzte.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua argitaratzen den unetik hasita. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari helaraziko zaizkio, eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztu ahal izango dira -Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila. Donostia-San Senastian kalea, 1. Vitoria-Gasteiz-, edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusten dituen lekuetako edozeinean. Eskabide orriak Euskaldeko Nekazaritza Bulegoetan zein www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian dauden eskuragai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau