Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Gobernu Kontseiluak funtzionarioen eta lan kontratudunen 2015eko lanaldiak eta ordutegiak finkatzeko zirkularra onartu du. (2015-07-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-07-14

 

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen 2015 urteko lanaldi eta ordutegiei buruzko zirkularra onartzeari buruzkoa.

LABURPENA

Urteko lanaldiak 1.614,5 ordu izango ditu guztira; kopuru horretatik, oporretarako 22 lanegun eta norberaren aukerako 5 egun kendu beharko dira.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegorako eta haren erakunde autonomiadunetarako lan egiten duten langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2015eko lanaldiei eta ordutegiei buruzko zirkularra.

Beste urtebetez, 1.614,5 ordutan ezarri du zirkularrak urteko lanaldia eta, hortik, norberaren aukerako 5 egun eta oporretarako 22 lanegun kendu beharko dira. Aurreko urteetan bezala, aurten ere zirkularrak erreferentziazko hiru lanaldi mota zehazten ditu:

Lanaldi zatitua: langile publikoek astelehenetik ostegunera egingo dute lan, goiz eta arratsaldez, gehienez 8 ordu eta 15 minutuz. Ostiraletan, aldiz, lanaldi etengabea izango dute, 7 ordukoa.

Lanaldi etengabea: urte osoan zeharrekoa, astelehenetik ostiralera bitartekoa, gehienez, egunean 7 ordu eta erdi lan eginda.

Lanaldi mistoa: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan lanaldi jarraitua izango dute, eta, astearteetan eta ostegunetan, berriz, zatitua.

Lanaldi zatitua edo mistoa aukeratzen duten langile guztiek, hala langile publikoek nola erakunde autonomiadunekoek, lanaldi etengabea izango dute udan, irailaren 27ra arte.

BATERATZEA

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin nahi du norberaren, familiaren, eta laneko bizitza hobeto bateratzen laguntzen; horregatik, administrazioko langileek beren sarrera- eta irteera-ordutegiak malgutu ditzakete, eta hilero ordu horiek sartu erreferentziazko asteko lanaldia osatu arte, baldin eta beren ardurapean 12 urtetik beherakorik badute, edota mugikortasun-arazoak nahiz gaixotasun larri jarraitua eta egiaztatua dituztenez artatu beharreko seniderik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan