Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

'Saltillo' euskal eskola-itsasontzia Baionara (Galizia) iritsiko da arratsaldean, udako praktikaldiaren barruan

2015.eko uztailak 14

Saltillo eskola-itsasontzia Baionako (Galizia) portura iritsiko da 20:00etan. Ate irekietako jardunaldia egingo du, bisitarientzat eta nabigatzeko zaletasuna dutenentzat. Bihar asteazkena, 11:00etan, toki-agintariei harrera egitea aurreikusi da; haiekin batera, Udalaren eskaerari jarraiki, kapitainarekin harremanetan jarri diren komunikabideak izango dira bertan, eskola-itsasontzia ezagutzeko eta ezagutarazteko.

 

Saltillo datorren hilaren 15era arte izango da Baionan. Cíes uharte inguruan eta Aldán itsasadarrean zehar nabigatzera abiatuko da orduan; handik Sanxenxoko portura joango da, hilaren 17an.

 

Mikel Lejarza, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko Saltillo eskola-ontziko kapitaina, da praktiketako kosteraren zuzendaria, eta EHUko ikasleekin batera dabil Galiziako uretan.

 

«Joan den asteburuan, Cabo da Cruzeko kaian porturatu ginen eta itsasontzi tradizional eta klasikoen XII. topaketan parte hartu genuen. Jaialdi horretan, penintsula iparraldeko eta arku atlantikoko ehun itsasontzik baino gehiagok parte hartu dute. Saltillok 500 bisitari partikularretik gora izan ditu, bai eta elkarteak eta taldeak ere. Praktiketako ikasleak izan dira bisiten gidari», adierazi du Lejarza kapitainak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2015.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    El barco escuela vasco “Saltillo” arriba esta tarde a Baiona, en Galicia, dentro de sus prácticas de verano http://t.co/Z7tOMav1p6

Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Lejarza