Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik eta Kataluniak Inaziotar Bidea aurkeztu dute Loiolan

2015.eko uztailak 15
  • Arantxa Tapia sailburuak Bidearen zati bat oinez egin du, Inazio Deunaren jaioterrian, alkate, foru ordezkari, Jesusen Konpainia eta Arantzazuko Santutegiko ordezkariekin batera.
  • Basquetour-ek kultur eta natura turismo produktu baten aldeko apustua egiten du, eskualde eta herrietako ekonomia suspertzen lagunduko duena, Euskadi ezagutzera emango duena eta, Done Jakue Bidearen antzera, erromesaldi-esperientzia baterako aukera ematen duena.
  • Turismo liburuxka batek Euskadi zeharko ibilbidearen etapei buruzko informazioa eskaintzen du, Inazio Deunaren etxetik hasi eta Araba eta Gipuzkoan zehar. Dena den, Manresaraino doan Bide guztia kontutan izango duen euskarri bat prestatzen hasi da.
  • Gaurko aurkezpena produktu honen sustapen lehen ekintza da eta bihar, osteguna, Loiolan, Elkarte Autonomo ezberdinetako hizlariekin egingo den Inaziotar Bidearen I. Foroaren inguruan kokatzen da.

Basquetour-eko zuzendariak, Arantza Madariagak, eta Agencia Catalana de Turisme-ko zuzendari exekutiboak, Patric Torrentek, bi elkarteak lotzen dituen turismo produktu berria aurkeztu dute gaur goizean Loiolako Santutegian ospatutako prentsaurrekoan. Agerpena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Bidearen lehen zatia oinez egin aurretik ospatu da. Tapiarekin batera, aipatutako bi zuzendariak, Euskadin Bideak ikutzen dituen herrietako alkateak, Bidea bukatzen den Manresako udal ordezkari bat, foru ordezkariak, Jesusen Konpainia-Deustuko Unibertsitateko ordezkari bat, Arantzazuko Santutegiko errektorea eta Merkataritza eta Turismo sailburuordea izan dira, besteak beste.

Inaziotar Bidea, Loyolako Inaziok 1522. urtean, Azpeitiatik Manresaraino, Erromarako bidean egindako ibilbidea da. Bera dugu mundu guztian ezagutzen den euskaldun bidaiari unibertsala. Beraz, bi puntu: Euskadi eta Katalunia, bide honetan lotuta eta erromesentzako hasiera eta amaiera. Hemen batzen dira ondare-elementuak eta espiritualitatea, natura-inguru eder batean.

Ezinbesteko kultur ibilbidea den Done Jakue Bidearekin batera, Inaziotar Bideak erromesaldi-esperientzia bat bizitzeko aukera eskaintzen du baina baita, ikutzen dituen tokiak ezagutzeko eta turismo-esperientzia bat eukiteko aukera ere. Gainera, bidea igarotzen den toki edo eskualdeak ekonomikoki suspertzeko ere modu ezin hobea da.

Inaziotar Bidea Basquetour eta Jaurlaritzaren apostu garrantzitsua da. Done Jakueren Bidea bezala, kultur-turismoari lotuta dago, estatuan ezeze, nazioarte mailan oso gustokoa duten produktua da. Eta baita, natura-turismoari lotuta ere, Basquetour-ek egin berria duen Barneko Planean agertzen denez.

Inaziotar Bideak, 7 ardats nagusi dituen bere Ekintza Plan propioa dauka: 2015-2016 urteetarako, Xubileo Urtearekin bat eginaz:

•          1 Ardatsa: Erakunde arteko lankidetza eta Plan Nagusiaren kudeaketa.

•          2 Ardatsa: Erromesei eta bisitariei eman beharreko harrera.

•          3 Ardatsa: Ostatu-eskaintzaren garapena eta erregulazioa

•          4 Ardatsa: Inaziotar Bidearen kultur- turismo-sustapena eta komerzializazioa.

•          5 Ardatsa: Inguruan interbenzio jasangarria eta integrala egitea.

•          6 Ardatsa: Euskadin Inaziotar Bidea ezaguteraztea eta baloratzea.

•          7 Ardatsa: Berrikuntza produktu berriak sortzea.

Inaziotar Bidearen proiektuan, Basquetour erakunde ezberdinakaz ari da lanean:

•          Alde batetik Jesusen Konpainiarekin, Bidearen ekimena eurena izan zelako.

•          Eta bestetik, Inazio Deunak Loiolatik Manresaraino, Euskadi barruan egin zuen ibilbidea Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin, Azpeitiako udalarekin eta gainontzeko udalekin eta proiektuan parte hartzen duten Araba eta Gipuzkoako 6 eskualdeekin; eta Euskaditik kanpo, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako turismo arduradunakin.

Euskaditik doan Inaziotar Bideak 7 etapa ditu eta bertan aurki ditzazkegu Loiola, Arantzazu, Zumarragako Antiguako ermita, Aizkorri parke naturala, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Laguardia. Gero, Errioxa, Nafarroa, Aragoirantza doa Kataluniara iritsi arte, Manresaraino hain zuzen ere, Montserrateko Monastegitik hurbil. Bertako “Cova de San Ignacio” izenarekin ezagutzen den kobazuloa bizi izan zen Inazio Deuna eremita baten moduan, Erromarako bidean.

Turismo egitasmo hau bultzatzeko lehen urte honetan, a Inaziotar Bidearen I. Foroa: Bidea herrien garapen turistikorako aukera moduan” ere ospatzen da. Hain zuzen, bihar, hilak 16, izango da Loiolan bertan eta erromesaldi bideen fenomenoa turismo esperientzia moduan eta ekonomiaren elementu suspertzaile moduan aztertuko da. Beste esperientzi batzuk ezagutzeko aukera izango da: “Ruta Huellas de Teresa de Jesús” delakoa, Manresako Proiektu Estrategikoa edota Montserrateko kudeaketa turistikoa. Eta Basquetour-ek aipatutako Inaziotar Bidearen Ekintza Plana aurkeztuko du.

Beste alde, azpimarratzekoa da baita, Inazio Deunaren eguna, uztailaren 31an ospatu ondoren, abuztuaren 1ean hasiera emango zaiola Jubileu Urteari.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcaldes de Manresa y Azpeitia