Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Eskualdeen Munduko Biltzarrean parte hartuko du Ekuadorren

2010.eko uztailak 19

 

"Deszentralizazioa indartu, eskualdeen erantzuna globalizazioari" lelopean, Eskualdeen Munduko Biltzarra egingo da Montecristin (Ekuadorren), gaur hasi eta asteazkena bitartean, Eskualde eta Eskualde-mailako Elkarteen Foro Orokorrak sustatuta. Eusko Jaurlaritza foro horretako Batzorde Betearazlearen kide da, Kanpo Harremanetarako Idakaritza Nagusiaren bitartez.

Euskadiz gain, Amerika, Asia, Afrika eta Europako 40 herrielde baino gehiagoko eskualdeak bildu dira Ekuadorren, eta 300 konpromisariotik gora izango dira bertan.

Hiru egun horietan, munduko zenbait tokitan eragin ezberdina duen  globalizazio erreal baten aurrean, planetako eskualdeek honako hau eztabaidatuko dute:

- hazkunde eta garapen ekonomikoaren lurralde ikuspegi integratua ezartzearen beharra,

- eta mundu mailan eztabaida eta kontsulta erakundeen aitorpen instituzionala lortzea, foro horietan eskualdeen ordezkapena areagotzeko asmoz.

Inaugurazio ekitaldian Rafael Correa Ekuadorreko presidentea izan da, eta Nazio Batuetako, Europar Batasuneko eta hainbat Estatu Gobernutako ordezkariak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan