Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritza Euskadiko udalei Memoriaren Udal Erretratuak banatzen hasi da

2015.eko uztailak 11

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Monika Hernando, eta Gogora – Memoriaren, Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Institutuko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat alkaterekin bilduko dira haiei Memoriaren Udal Erretratuak helarazteko.

Iragan astelehenean, uztailak 6, Lehendakaritzan aurkeztu zuten argitalpen-proiektu hori, non jaso baitira 1960 eta 2010 urteen bitartean Euskadin bizitzarako eskubidea urratu diren kasuak; zehazki, dela terrorismoarengatik, dela zergatiko politikoek eragindako edozein indarkeria-motagatik urratu direnak. Prentsaurrekoan iragarri zen moduan, biktima gehien dituzten udalerrietara joango dira Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro, eta dagokion liburuxka emango diote bertako alkateari. Programatutako udalerrien artean, besteak beste, Eibar, Zarautz, Getxo, Santurtzi, Tolosa, Irun, Barakaldo, Pasaia, Arrasate, Laudio eta Errenteria daude. Hiriburuek badituzte jada dagozkien Memoriaren Udal Erretratuak.

Alkateek datu-base bat jasoko dute, haien udalerrian jaio, bizi edo hil diren biktimen izen-abizenekin. Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak toki-esparruan biktimen oroimenezko eta aitormenezko ekitaldiak sustatzen lagundu nahi die Euskadiko udalei horrela. Guztira, 128 liburuxka prestatu dira, beste hainbeste udalerrirentzat.

Aurrerago, irailean, udalerriotako alkateekin bilduko dira Gogora Institutuaren egoitzan, Bilbon, dagokion informazioa eman eta proiektua Institutuari eskualdatzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aintzane Ezenarro