Aldaia mendiak eta Zadorrako urtegien Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendapenari alegazioak egiteko fasea amaituta
Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), entzunaldia eskaini zitzaien ingurumena babestea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta administrazioei.
Horrez gain, jendaurreko informazio aldi bat ireki zen espazio horien izendapenari buruz, eta, horrekin batera, honako hauen inguruan: lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta arauak, eta jarraipen-programa bat. Eta proposamen bat egin zen Irekian, interesdun guztiek aukera izan zezaten egoki iruditzen zitzaizkien ekarpenak egiteko.
Jasotako alegazioak aztertu ondoren (Aldaia mendiak eta Zadorra urtegiak), aldatu egin dira agiriak, azken onespena eman dakion.