Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak fundazioen lege proiektua aurkeztu dio elkarte eta fundazioen sektoreari Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroetan

2015.eko uztailak 10
  • Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak amaiera eman dio bi eguneko mintegi bati, non elkarte eta fundazioen ordezkariak instituzio publikoek izan beharreko kontrolaren eta elkarte eta fundazioen autonomiaren arteko orekari buruz eztabaidatu diren.
  • Lege-proiektuak zenbait berritasun dakartza berekin. Hala, fundazioek nahitaez eguneratuta eduki beharko dute honako informazio hau: fundazioaren osaerari eta egondako zernahi aldaketei buruzkoa, bai eta Patronatuko kideen aldaketa, izendapen, eta etete guztiei buruzkoa ere. Erregistroari gehienez sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi beharko diote.
  • Apenas fundazioen erdiak aurkezten dituzte kontuak urtero: hemendik aurrera, aurkeztu ezean, Gobernuak erregistroa itxiko die.
  • Fundazio publikoek, likidazio ostean, Administrazio Publikoak ekarritako funtsak itzuli beharko dituzte.
  • Euskadin 600 fundazio baino gehiago daude: haien ondare garbia 1300 milioi eurotik gorakoa da eta haien langile kopurua 13.000tik gorakoa.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak “Alcance y límites de la intervención pública en las asociaciones de utilidad pública y en las fundaciones” izeneko kurtsoari amaiera eman dio, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta dagoena, hain zuzen ere. Bi egunetan, elkarte eta fundazioen adituek  instituzio publikoek izan behar duten kontrolaren eta elkarte eta fundazioen autonomiaren arteko orekari buruz eztabaidatu dute. Udako ikastaro hau Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazakok eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari, Elixabete Etxanobek zuzendu dute.

Josu Erkoreka sailburuak Fundazioen lege-proiektuaren xehetasunen berri eman die, bere hitzaldian, fundazio sektoreko ordezkariei. Gobernu-kontseiluak iragan asteartean, uztailak 7, onartu zuen testua eta Legebiltzarrera helaraziko du orain, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu, negoziatu eta, hala badagokio, onartu dezaten.

Testu moderno bat da; zuzenbide- eta operazio-esparru berri bat sortzen du Euskadiko fundazioen sektorearentzat, eta hogei urtetik gora dituen indarreko araudia eguneratzen (hain zuzen, 12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa).  Proiektuaren helburua da sektorearen eskaerei erantzutea: izan ere, sektoreak lege berri bat eskatzen zuen,

fundazio-erakunde berrien sorrera errazteko, premiagabeko oztopo administratiboak desagerrarazteko eta eraginkortasuna eta funtzionamendu ona hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, lege berria beharrezkoa da, honako hauetarako:

  • Lankidetza publiko-pribatuan aurreratzeko, bide emanez herritarrek irabazi asmorik gabeko jardueretan parte hartzeari.
  • Herrialdearen hazkunde ekonomikoa faboratzeko.
  • Sektorearen profesionalizazioa areagotzeko, eta enpresen antolamolde eta kudeamolde berrietara egokitzeko.

ALDERDI NABARMENAK

Testuan jasotako erreforma gardentasunaren, publizitatearen eta kudeaketa egokiaren printzipioek eraentzen dute. Gaur egungo legearen aldean, hauek ditu berritasun garrantzitsuenak:

 

  • Fundazioen erregistroa: fundazioek erregistroa eguneratuta eduki beharko dute uneoro. Erabakia hartzen dutenetik gehienez sei hilabeteko epearen barruan, fundazioek inskribatu beharko dute hauei buruzko informazio guztia: fundazioaren osaerari eta egondako zernahi aldaketei buruzkoa, bai eta Patronatuko kideen aldaketa, izendapen, eta etete guztiei buruzkoa ere.
  • Kontuak aurkeztea: Jaurlaritzaren helburua da fundazioek kontuak aurkezteko duten betekizuna betetzea. Izan ere, uneotan, ez ditu apenas fundazioen % 52k baizik aurkezten. Beraz, erregistroaren itxiera aurreikusi da arauan: halako moldez, non, fundazioek ez badute betetzen, ezingo baitituzte hartzen dituzten akordio batzuk erregistratu, harik eta aipatutako betebeharra betetzen duten arte. Horrez gainera, ekonomikoki garrantzitsuak diren fundazioei beren kontuen ikuskapena egin beharko zaie urtero.
  • Urteko ikuskapena: Gobernuak fundazioen ikuskapen-plana egingo du urtero betebeharrak bete dituzten egiaztatzeko. Administrazioak egiaztapen-espediente bat egin ahal izango du, baldin eta fundazio baten funtzionamenduan irregulartasun larriak aurreikusten badira.
  • Legea onartzen den unetik aurrera, fundazio publikoek edo sektore publikoaren partaidetza duten fundazioek Administrazio Publikoak jarritako funtsak itzuli beharko dituzte likidatzen direnean.
  • Fundazioetako organoek emakume eta gizonen berdintasunerako legea bete beharko dute nahitaez.
  • Teknologia berrien erabilpena arautzen da prozedura jakin batzuk on line izapidetzeko beharra ezarriz, betiere Legean bertan aurreikusitako baldintzen eta epeen barruan.
  • Beste erakunde batzuk fundazio bihurtzeko figura, eta alderantzizkoa, arautzen da, baita zatiketa ere, fundazio berri bat sortzeko formula modura.
  • Euskal Fundazioen Kontseilua sortuko da kontsultarako organo kolegiatu gisa. Haren bitartez, etengabeko hartu-emana izango dute Administrazioak eta Euskadiko fundazioek.
  • Mota bereziko eta bereiziko fundazio gisa gehitu dira sektore publikoko fundazioak eta Euskadiko banku-fundazioak.
  • Fundazioek jokabide egokien araudiak onartzea bultzatuko da.

 

EUSKADIKO FUNDAZIO-SEKTOREAREN EGOERA

Lege-proiektua prestatu aurretik, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko fundazio-sektorearen egoera aztertu du. Azterketa egin zenean, 621 fundazio zeuden Euskadin, eta irakaskuntzako eta ikerkuntzako sektorekoak ziren gehienak: 

FUNDAZIOAK, GUZTIRA

 

Fundazioak

Araba

94 (% 15)

Bizkaia

312 (% 50)

Gipuzkoa

215 (% 35)

Guztira

621 (% 100)

  

 

FUNDAZIOAK, JARDUERAREN ARABERA

 

 

Fundazioak guztira

Irakaskuntzakoak eta ikerkuntzakoak

238 (% 38,32)

Ongintza-laguntzakoak eta lan-arlokoak

149 (% 23,99)

Kultura-arlokoak, gazteentzakoak eta kirol-arlokoak

114 (% 18,35)

Gainerakoak

120 (% 19,32)

Guztira

621

 

 

Era berean, azterketak agerian utzi zuen 325 fundaziok soilik —hau da, Euskadin erregistratutako fundazio guztien % 52,3 apenas— betetzen dituztela urtero kontuak aurkezteko betekizuna. Kontuak aurkezten dituztenek honela irudikatzen dute sektorearen egoera:

 

  • DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK: Euskadiko fundazio-sektoreak 764 milioi bat euroko diru-sarrerak ditu urtero, eta 781 milioi bat euro gastatzen ditu.
  • ONDAREA: Orotara, 1.320 milioi euroko ondare garbia dute.
  • ENPLEGUA SORTZEA: 13.000 langileri baino gehiagori ematen diote enplegua; hau da, 377 milioi eurotik gorakoa da haien langile-gastu globala. Fundazioetan lan egiten duten pertsonek 24.637 euro irabazten dituzte urteko, batez bestez.

 

KONTUAK AURKEZTEN DITUZTEN FUNDAZIOAK

 

 

Fundazioak

Araba

30

Bizkaia

172

Gipuzkoa

123

Guztira

325

 

FUNDAZIOAK, JARDUERAREN ARABERA

 

 

 

Kontuak aurkezten dituzten fundazioak

Irakaskuntzakoak eta ikerkuntzakoak

110

Ongintza-laguntzakoak eta lan-arlokoak

116

Kultura-arlokoak, gazteentzakoak eta kirol-arlokoak

73

Gainerakoak

26

Guztira

325

 

GASTUAK ETA DIRU-SARRERAK, LURRALDEAREN ARABERA

 

 

Diru-sarrerak (€)

Gastuak (€)

ARABA        

50.917.366

51.175.888

BIZKAIA

437.681.502

436.746.415

GIPUZKOA

275.339.550

293.380.789

GUZTIRA

763.938.418

781.303.092

 

GASTU ETA DIRU-SARRERAK, JARDUERAREN ARABERA

 

 

Diru-sarrerak (€)

Gastuak (€)

Irakaskuntzakoak eta ikerkuntzakoak

382.528.258

390.073.529

Ongintza-laguntzakoak eta lan-arlokoak

264.041.111

273.779.613

Kultura-arlokoak, gazteentzakoak eta kirol-arlokoak

97.884.203

97.797.410

Gainerakoak

19.484.846

19.652.540

Guztira

763.938.418

781.303.092

 

 

ONDAREA, LURRALDEAREN ARABERA

 

 

Ondarea (€)

Araba

123.086.771

Bizkaia

758.850.537

Gipuzkoa

438.987.768

Guztira

1.320.928.076

 

ONDAREA, JARDUERAREN ARABERA

 

 

Ondarea (€)

Irakaskuntzakoak eta ikerkuntzakoak

570.049.123

Ongintza-laguntzakoak eta lan-arlokoak

511.639.584

Kultura-arlokoak, gazteentzakoak eta kirol-arlokoak

175.986.479

Gainerakoak

63.252.890

Guztira

1.320.928.076

  

ENPLEGU-SORKUNTZA ETA LANGILE-GASTUAK, FUNDAZIOAREN TAMAINAREN ARABERA

                                                                                                

Tamaina

Langileen kopurua

Batez besteko langileak

Batez besteko soldata-kostua

Gasto personal

Erakunde kop.

Mikro (<300.000 €)

231

2

15.605

3.604.704

149

Txikiak (300.000-1 MM €)

1.470

21

11.470

16.861.600

69

Ertainak (1-5 MM €)

3.022

43

23.580

71.258.450

71

Handiak (5-25 MM €)

3.360

105

45.724

153.633.917

32

Oso handiak (>25 MM €)

4.920

1.230

26.804

131.773.616

4

 

13.003

 

24.637

377.232.287

325

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)