Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak jarduneko urtebetearen balantzea egin du Zuzen aldizkariaren seigarren zenbakian

2010.eko uztailak 16

Idoia Mendiak Justizia eta Herri Administrazio Saileko buru eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile lanetan emandako lehenengo urtearen balantzea egiten duen elkarrizketak irekitzen du Zuzen aldizkariaren seigarren zenbakia. Justiziako langileen homologaziorako akordioa, Espetxeekin egindako hitzarmenak, RIGICA sarera sartzea, eskola-umeek justizia-jauregietara egindako bisitak, Metapostaren sorrera eta telekomunikazio-kontratu berria dira oraingo honetan jorratutako beste gaiak.

Argitalpena une oro kontsultatu ahal da Justizia Saileko webean kokatutako esteka batean (http://www.jusap.ejgv.euskadi.net), "Berriak" atalean eta www.euskadi.net/zuzen orrian. Halaber, eskatzen duten profesionalek bi hiletan behin bere helbide elektronikoan jasoko dute. Honez gero badago seigarren zenbakia eskatzeko aukera ondorengo helbide honetan: boletinzuzen@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)