Berriak
Eu

Turismoa eta ardoa izan ziren hizketa gai nagusiak Mendoza eta San Juan Argentinako hirietara egindako bisitan

2010.eko uztailak 18

Argentina mendebaldeko Cuyo eskualdeko hiri nagusietara egindako bisitan, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien Eusko Jaurlaritzak duen Ordezkaria, Elvira Cortajarena, Euskadira bidaiatzeak dituen abantailez jardun eta gero euskal gizataldeekin eta herri-instituzioekin elkarrizketatu zen. Modu berean herrialdeak duen ardogintza produkzioa gertutik ezagutzeko aukera izan zuen.

San Juan hirian euskal gizatalde, hedabide eta turismo hedatzaileei eskainitako hitzaldian Ordezkariak esaldi hauek zuzendu zizkien: “Euskadin turismoa bultzatuko duten kudeatzaile aktiboak nahi ditugu. Onuradun horiek jakin behar dute gure herrialde txiki eta ederra Europara egindako bisita baten barruan ekarpen anitz ekarriko dizkiela bidaiariei. Guk bisitari horiek gure aliatu garrantzitsuenean bihurtu nahi ditugu, horretarako bidaiatik itzulitakoan maletetan ekarriko dituzten ametsei esker Euskadiren izen ona zabaltzea espero dugu”. Bertan ere, Luis Eduardo Meglioli izan zen, udaleko kultura idazkaria. Udal arduradunak esker bereziak eman zizkion Ordezkaria Euskadi gozatzeko aukera eman izanagatik.

Bisitan hiriko euskal etxeko kide langileenekin biltzeko aukera ere izan zuen. Gainera, tokiko telebista bateko “La Ventana” gai politiko eta sozialeko saioan parte hartzeko tartea izan zuen Cortajarenak. Juan Carlos Batallerek zuzentzen duen egitasmoak San Juan hiriko gauetan ikusle gehien dituen saioa da. Ordezkaria, azkenik, Marcelo Lima alkatearekin elkarrizketatu zen.

Mendoza hiriburura egindako bisitan, Elvira Cortajarena, Bodegas Argentinas erakundeko presidentearekin bildu zen. Upategi txiki eta handientzako enpresa ganbera honen helburu nagusia eskualde honetako ardogintza eta turismoaren arteko elkarlana sustatzea da.

Halaber, Cortajarenak, Mendozako Denak Bat euskal etxean gazte eta euskara ikasleen aurrean gaur egungo Euskadiri buruzko hitzaldia eskaini zuen. Azkenik, Ordezkariak, euskal etxe horretan Argentina osoko euskal jatorriko gazteei ostatua eskaintzeko egiten ari diren aterpeko obrak ikuskatu zituen. Aterpea amaitua dagoenean, gazteek hiria bisitatzeko aukera izango dute.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria