Berriak Kultura
Eu

Poema sorta hiri bonbardatuen gainean

2010.eko uztailak 15

  Iragan uztailak 8an, Txile eta Peruko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza "Poema sorta Varsoviaren gainera" liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen. Liburuak poeta txiletar eta poloniarrek 2009an Varsoviako hirian Casagrande talde txiletarreko artistek jaurtitako poemak jasotzen ditu. Ekintza berdina Gernikan egin zuen 2004an talde honek, poeta euskaldun eta txiletarren lanak Gernika gainera botaz, 1937ko bonbardaketaren oroimenez.


Txile eta Peruko Ordezkaritzaz gain, aurkezpean Casagrandeko kide ugarik hartu zuten parte, eta baita Poloniako embaxadore Ryszard Piaseckik, Raul Sanhueza Txileko Gobernuko Kultura zuzendariak, eta kultura txiletarraren munduko pertsona garrantzitsu askok ere.


Santiagoko "La Moneda" jauregia, presidentearen egoitza, 1973ko irailaren 11ean bombardatua izan zen, 1989ra arte iraungo zuen diktadura militarrari hasiera emanez. Gertaera hau gogoraraziz, eta samina artearen bitartez estali nahian, Casagrande taldeko artistek 2001ean berriro "bonbardatu" zuten La Moneda eraikina, baina oraingoan misilen ordez poeta txiletarren ehun mila poema jaurti zituzten.


Happening -aren arrakasta ikusirik, munduan zehar bonbardatuak izan diren beste tokietan ekintza berdina egitea pentsatu zuten. Horrela bada, 2002an Dubrovniken isuri zuten hurrengo poema euritea, Balkanetako gudan bortizki zauritutako hirian, hain zuzen.
2004an Gernikaren txanda izan zen, eta San Roke jaietako arratsalde batez euskal eta txiletar poeten lanak erori ziren helikoptero batetik behera. Ez zen orrietako bat bera ere lurrean geratu.


Poemok "Poema-sorta Gernikaren gainera" izenburuko liburuan argitaratuak izan ziren, euskaraz eta gazteleraz. Liburu horren segida ba beraz, 2009an Varsoviako hirian jaurtitako poemen bateratzea. Poloniako poemen liburua New Yorkeko Davis fundazioak finantzatua da, bakerako egitasmo bezala.


Hurrengo poema bonbardaketa, aurtengo abuztuan izango da, Berlineko zeruetatik, eta bertan berriro ere, poeta txiletarrak egongo dira, baina baita alemaniarrak ere, gudaz, bakeaz, bizitzaz eta heriotzaz mintzatuko diren poemak jaurtitzen.

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Txile eta Peruko ordezkaritza