Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Orio eta Zarautz XXI. "Atlantic Games" ospakizunean murgilduta

2015.eko uztailak 09
  • 2015eko uztailaren 13tik 17ra bitartean lehiatuko dira, 15 eskualde baino gehiagoko 550 kirolariekin
  • Egoitza biek ehundaka partehartzaile jasoko dituzte. Inguruko hotel eta aterpetxetan hartuko dute ostatu

2015eko uztailaren 13tik 17ra bitartean lehiatuko dira, 15 eskualde baino gehiagoko 550 kirolarirekin15 eskualde baino gehiagoko 550 kirolari inguru bilduko dira bela, surf, arrauna, piraguismo, igeriketa modalitatetan eta ur irekietako hala nola sorospen diziplinetan lehiatzeko, Orion eta Zarautzen uztailaren 13tik 17ra bitartean ospatzear dagoen XXI. Atlantic Games edizioan. Euskadi, jadanik 2008an Getxon eta Sopelan Joko hauen lekuko izanik -UFDV-EKFB-ren eskutik- beste behin ere talde onenen artean nabarmentzeko asmotan dabil, kirol, kultura eta adiskidetasuna elkarraldatzera datorren ospakizun honetan. Orio eta Zarautz kandidaturak duela hainbat hilabete egiaztatu ziren Parisko Nautiko Aretoan, eta jadanik iritsi da ospakizuna. “Joko Nautiko onenak izatea nahi dugu. Ikuskizun bikaina eskainiko dugu itsas aldean, betiere ingurune eta agertoki berritzaileak bultzatuz, zeinetan protagonistak kirolariak, haurrak eta ikusleria izango diren” azpimarratu du Rafa Munilla Atlantic Games hauetako zuzendari jaunak.

Inaugurazio ekitaldia Orioko futbol zelaitik Kirol Porturaino eginiko desfile batekin garatuko da, astelehenean 19etatik aurrera; jadanik 20etan, Kirol Portuan, irteteko pistola-tiroa jaurtiko da bertaratu agintarien laguntzarekin. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean, egun osoan zehar, udalerri bietako txapelketak ospatuko dira eta ostiralean, 19etan, amaiera ospakizuna garatuko da Zarauzko Munoa plazan.

Orioko eta Zarauzko Atlantic Games hauek beste behin ere partaidetza ugarikoak izango dira kirolariak eta ordezkaritzak kontuan hartuta. Beraz, Atlantiko Eremuko 15 eskualdeko bostehun partaide baino gehiago lehiatuko dira aipatu kirol espezialitatetan, horrela Euskadi bihurtzeko uztaileko kirol jardueraren muina, elkartasun adeitsuaren eta lagunarteko lehiakortasunaren izenean. Euskadi partaide izango da Pays de la Loire, Bretainia, Akitania, Devon, Gales, Viana Do Castelo (Portugal), Galizia, Gaztela-Leon eta Nafarroako kirolariekin batera. Bestalde, Kubako bela talde bat ere partaide izango da.

Orio eta Zarautz kirol festa eskaintzera datoz aste betez; udalerri bietako bakoitzean ostalaritza arloaren % 80a estaliko da, ehunka bisitari datozenez, herrialde ezberdinetako kirolariak, entrenatzaileak eta teknikariak barne.

1995EAN SORTUAK

Joko Nautiko Atlantikoak Bretainian sortu ziren 1995ean, helburua izanik ospakizun bakar batean biltzea Europa Atlantikoari dagozkion eskualdetako eta nazionalitatetako kirol, turismo eta kultura arloen sustapena. Hori lortzeko modu egokiena itsasoarekin gehien loturiko espezialitatetan lehiatzea izango zen, hau da: surf, bela, arrauna, piraguismoa eta urpeko jarduerak. Euskadiren papera nabarmendu egin da txapelketa honetan, partaidetza gero eta handiagoa eta kalitate paregabea direla medio, horren lekuko izanik esaterako Gijon, Kornualles eta Bretainia, zeinetan euskal selekzioa nagusitu egingo zen, inolako zalantzarik gabe. Euskadiren garrantzia gero eta nabarmenagoa izaten ari da Joko hauetan.

Dagozkion aurreko 20 ediziotan, Joko Nautiko Atlantikoen ospakizun gune izan dira esaterako Pays de La Loire, Bretainia, Gales, Galizia, Kornualles, Eskozia, Asturias, Portugalgo Iparraldea, Irlanda, Pays de Morlaix (Bretainia), edo Salnes (Pontevedra), Gijon, Kornualles eta aipatu Getxo-Sopela 2008an. Joko Nautiko Atlantikoak dira, ondorioz, ospakizun bat, hain zuzen gure eskualdetako alderdi nautiko partikular hori erakutsi eta sustatu nahian dabilena, aldi berean udalerrien artean aukera berrien sorrera elkarraldatzea bultzatuz. Joko Nautiko Atlantikoek diziplina nautiko ezberdinetako Nazioarteko Federazioen babesarekin kontatzen dute eta herrialde edota eskualde kide bakoitzeko lau ordezkari barne hartzen dituen Nazioarteko Batzorde baten eraginpean antolatzen dira. Nazioarteko Batzorde honek araudi nagusi bat editatzen du, Jokoen edizio ezberdinetako tokiak eta datak definitzen dituena, horiek behar bezala gauzatu daitezen ardura bere gain hartuz. 

EUSKADI JOKOETAN

Euskadi eta Europa Atlantikoa hertsiki lotuta bizi izan ohi dira, bai historia eta bai kultura direla medio. Hori dela eta, Joko Nautiko Atlantikoen sorreratik erabat murgildu izan da horietan parte hartzeko orduan, zentzu guztietan - kirola, kultura eta antolaketa-. Urtero bere aukeren arabera, baina betiere eskualde atlantikoetako proiektu honekin konpromisoa hartuta. 

Euskadi antolatzailea izan zen 2008an (Getxo-Sopela) bere geografia eta azpiegitura aukerengatik. Kandidatura nagusitu egin zen Portugalekiko eta Irlandarekiko, horiek izanik 2008ko Joko Atlantikoetako antolaketa Euskadirekin lehiatuko zuten beste bi herrialdeak. Gainera, Euskadiko Federazioen Batasuna duela hamaika urte txertatu zen eskubide guztiak zekartzan kide bezala Joko hauen Nazioarteko Batzordean, jadanik bertako fundatzaileen eskubide berdinekin kontatuko zuen partaide gisa. Euskadi jadanik anfitrioia da Joko hauen beste edizio batean. Euskadiko surf selekzioa da askoren ustetan faboritoa, 2013an eta 2014an, Viana do Castelo eta Pais de la Loiren ospatutako jokoetan garaipena lortu eta gero. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • JOse Angel Zaldua alcalde de Orio, Xabier Txurruka alcalde de Zarautz