Berriak
Eu

Lehendakariak Euskadik atzerrian duen jardun handia egiaztatu du kontsulekin egindako bileran

2015.eko uztailak 09
  • Urkulluk nazioartekotzearen garrantzia nabarmendu du, esanez hazkunderako oinarri dela, eta gogora ekarri ditu Basque Country estrategiaren mugarriak

Lehendakariak nazioartekotzearen garrantzia nabarmendu du gaur, esanez oinarrizkoa dela Euskadiren etorkizuneko hazkunde eta garapenerako, eta helburu hori lortzeko batera lan egiteak duen garrantziaz hitz egin die EAErako akreditutako kontsulei. Hala baieztatu du gaur Urkulluk, Ajuria Eneako Jauregian talde horri egin dion harreran, non kanpo-jarduera ugaria dela egiaztatu baitu. «Esan dezakegu Euskadi mugimenduan dagoela atzerriari dagokionez» esan du.

Esku hartu duenean, lehendakariak gogora ekarri ditu Basque Country estrategia barruan gutxi barrurako ezarritako mugarri aipagarriak. Esan duenez, «Euskadiren irudi serio eta fidagarria finkatzea dute helburu».  «Pertsonalki ezagutzen gara, harreman konstruktiboa dugu eta badakigu kontuan har zaitzaketegula gure benetako errealitatea ezagutarazteko: Euskadi zorrotz dabil lanean egonkortasuna bermatzeko, eta Basque Country estrategiak konfiantza sortu nahi du nazioarte-mailan, agertoki global berrian» esan du lehendakariak bileran.

Guztira, estrategian ezarritako zazpi mugarri aipatu ditu lehendakariak. Besteak beste, Euskadi, The Climate Group sareko kide gisa, Parisko klima-aldaketari buruzko nazioarteko goi-bileran parte hartu izana nabarmendu du. Orobat aipatu du duela bi aste Gazte Enpleguaren Hamarkadarako Nazioarteko Kanpainarako lankidetza-harremana sinatu izana, bai eta Nazio Batuek Emakunderi eta Irekia atariari zerbitzu publiko gisa egindako errekonozimendua.

Euskadik 2014 urtean esportazioen eta turismoaren alorrean hautsitako markak ere gogorarazi ditu Urkulluk, eta esan du 2015ean marka horiek gainditzeko itxaropena mantentzen duela Eusko Jaurlaritzak, enpresen nazioartekotzerako aurreikusi diren helburuetan. Puntu horretan, Basque Country 4.0 proiektuaren aurkezpena nabarmendu du urteko mugarri ekonomiko nagusi gisa. Azkenik, euskal diasporarekin harremanak , Arko Atlantikoaren mugikortasun eta konektagarritasuna, eta lehentasunezko bilera diplomatikoak aipatu ditu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2015.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari stresses the Basque Country's great emphasis on outreach abroad in the meeting with the consul... http://t.co/l8EXJ5fqXA

  • 2015.eko uztailak 10

    ¿qué países estaban representados? Gracias

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)