Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko Udal Legearen Proiektuak aurkeztu dioten osoko zuzenketa bakarra gainditu du eta legebiltzarreko negoziazioren azken txanpan sartu da

2015.eko uztailak 13
  • Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, lege-proiektua aldeztu du, esanez funtsezko tresna dela Euskadiko erakunde-egitura bukatutzat jotzeko eta tokiko gobernu-eredu berezkoa sortzeko.

 

Euskadiko Udal Legearen proiektua azken txanpan sartu da, Legebiltzarrean zuzenketa partzialak negoziatzekoan, hain zuzen, gaur osoko zuzenketa bakarra, UPYDk aurkeztua, gainditu duenez. Eztabaidan zehar, Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, proiektua aurrera ateratzeko beharraren alde egin du –Gobernu Kontseiluak iragan azaroan onartu zuen–; izan ere, Euskadiko erakunde-egitura bukatutzat joko luke legeak.

Orobat, Josu Erkorekak esan du proiektuak esparru juridiko berritzaile bat sortuko duela, Toki Autonomiaren Europako Gutunarekin bat etorriko dena, bai eta tokiko gobernu-eredu berezko eta berezia diseinatuko ere, non Espainiako udalerriek baino autonomia eta eskumen gehiago izango baitituzte Euskadiko udalerriek. 

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak aldeztu duenez, testu integrala da proiektua eta udal-autonomiaren bi funtsezko alderdi egituratzen ditu: eskumenak eta finantzazioa.  Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta. Euskadiko Udal Lege Proiektuak funtsezko 5 helburu betetzen ditu:

  • Tokiko gobernuen eredu integratua egituratzea, Euskadiko beste bi maila instituzionalekin lotura harmonikoa erdietsita.
  • Eskumenak:lege-proiektuakeuskal udalerriei beraien eskumenei buruzko 37 esparru materialen zerrenda luze bat ematen die eta, horrela, udal-autonomiaren goi-mailako estandarrak bermatzen dira. Euskadiko udalen eskumen propioei buruzko zerrenda zehatz bat egin da lehenengo aldiz.
  • Finantzaketa:udalerrien berezko eskumenak eta ematen duten zerbitzu-zorroa modu formalean onartu ez ezik, jasangarritasun- eta finantzaketa-sistema nahikoa ere ematen zaie, Euskadiko udalerriek beren gauzak antolatzeko eta kudeatzeko egiazko ahalmena dutela bermatzeko.
  • Herritarrentzako hurbileko administrazioaHerritarrek tokiko politika publikoak diseinatzen eta ezartzen parte hartzeko tresnak bideratzen dira, eta gardentasuna bultzatzen da egituretan, tokiko herri-ekintzan zein herritarrei kontuak emateko orduan.
  • Ikusgarritasun instituzionala: udalerriari dagokion ikusgarritasuna ematen zaio Euskadiko erakunde-arkitekturan; horrenbestez, zuzenean eragiten dioten gaiak aztertzean, hitz egiteko eta botoa emateko aukera izango du erakunde hauetan:
  1. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua.
  2. Zerga Koordinaziorako Organoan.
  3. Tokiko Politika Publikoen Kontseilua: hiru erakunde-mailen arteko bilgunea izango da, eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei batera heltzeko. Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Euskadiko udalerrien ordezkariek modu paritarioan osatuta egongo da.

BESTE BERRITASUN BATZUK

Euskadiko Udal Legearen Proiektuak Tokiko Gobernuen Batzordea sortzea aurreikusten du,Euskadiko udalerrien ordezkariek osatuta egongo da, eta tokiko autonomia defendatzeko«alerta goiztiarreko organoa», izango da. Sistema horrek (aitzindaria Espainiar Estatuan) udal-autonomia babestea du helburutzat.

Horrez gain, tokiko erakundeek Udalen Jokabide Kodeak abiaraztea ere sustatzen du; hain zuzen, udal-politikaren gobernu ona eta erakundeen kalitatea laguntzeko.

Azkenik, Euskadiko Udal Legearen proiektuak herritarren parte-hartzerako tresnak arautzen ditu; esate baterako, herri-galdeketak. Alkateek deitu ahal izango dituzte azken horiek, udalaren berezko eskumeneko gaiez eta auzo-komunitatearen interesentzat garrantzi berezia duten gaiez galdetzeko herritarre

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2015.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    @gob_eus http://t.co/IlRW3j1mKL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)