Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak CESCE-ko Presidentea eta Zuzendaria hartu du

2010.eko uztailak 15

Lehendakariak Juan Badosa CESCEko presidentea eta Joaquín de la Herrán CESCEko zuzendari nagusia hartu ditu.

Patxi López lehendakariak CESCEko - Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia- presidentea eta zuzendari nagusia hartu ditu gaur goizean, Lehendakaritzan. Konpainia horretako %50,25an Estatuak du partaidetza eta gainerakoan banku handiak.

Bilera hiru puntu hauetan, bereziki, oinarritzen den lankidetza esparruan garatu da:

1º.  CESCEren laguntza euskal enpresen internazionalizaziorako. Gaur egun Estatuaren kontura egindako CESCEren jardueraren %30a euskal enpresa esportatzaileekin egiten da, besteak beste, CAFekin, Sestaoko La Navalekin edo Elecnorrekin.

2º.   CESCEtik emandako laguntza enpresen finantzaziorako. Lankidetza hitzarmen bat izenpetu da Banco Guipuzcoanorekin eta lanean ari dira beste hitzarmen bat izenpetzeko Euskadiko hiru aurrezki kutxa nagusiekin, "CESCE Financiación Premium" zerbitzu berria oinarri hartuta. Zerbitzu berri horren helburu nagusia egoera ekonomiko larriari aurre egiteko finantzazio errazagoa lortzea da eta horrela euskal enpresa-jardueran lagundu.

3º.  CESCE taldeak, bere merkataritza informazioko filialen bitartez, mundu guztian zehar dauden 140 milioi enpresei buruzko datuak eskaintzen ditu eta bederatzi herrialdeetan kokatu dagoenez euskal ETEei lagundu ahal die kaudimen irizpideekin merkatuen prospekzio egokiagoa egiteko.

 

Iruzkin bat
  • @Anabeldorado
    2011.eko azaroak 27

    Comentario de Twitter:
    Toma los datos, toma la calle, cambia las decisiones! Desarrollando propuestas con nuevas tecnologias. Aitor Garcia Rey http://t.co/4zPXx2AM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria