Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

PASSEUSK titulua martxan da dagoeneko

2015.eko uztailak 08

Transports64 autobus enpresarekin prezio murriztuan konbinatuz Topoaren lineako (Lasarte – Donostia – Hendaia) edozein geltokitik Baionara bidaiatzeko aukera ematen duen PASSEUSK trena-busa titulu konbinatu berria martxan da dagoeneko.

Uztailaren 1etik aurrera, Iparraldeko herri nagusietara (Urruña, Ziburu, Donibane Lohitzune, Getaria, Bidarte, Miarritze, Angelu edo Baiona)  garraio publikoa erabiliz eta joan-etorriko titulua 5 euro ordainduz bidaiatzeko aukera dago. Titulua doakoa izango da 5 urtetik beherako haurrentzat.

Gainera, itzulera luzatzeko aukera dago, bi ibilbideak egiteko gehieneko denbora tartea titulua erosi eta hurrengo eguneko 23:59an amaitzen baita.

PASSEUSK titulua aukera bikaina da Euskotrenen Topoaren eraginpeko udalerrietan bizi diren, eguna mugaren beste aldean igaro nahi eta beraien ibilgailu partikularra etxean utzi nahi duten pertsona guztientzat.

Beraien joan-etorria Topoan hasten duten pertsonek Euskotreneko geltokietako salmenta automatiko makinetan eskuratu ahal izango dute titulu berri hori. Transports64 konpainiako autobusekin egin beharreko konbinazioa Hendaian egin ahal izango da astelehenetik igandera (Transports64 konpainiaren 816 linea), edo Irun Colonen, larunbatetan eta igandeetan (Transports64 konpainiaren Euskadi Expressen 816 linea). Autobusera igotzean, joatean zein itzultzean, erabiltzaileek titulua erakutsi beharko diote gidariari, eta hark, bidaia amaitu arte gorde beharko duten paperezko doako titulua emango die. 

Titulu konbinatu berria, Euskotrenen eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak kudeatzen duen Transports64 hiri arteko garraio enpresaren arteko lankidetzaren fruitua da, Akitania-Euskadi Euro-lurraldeak bultzatutako Transfermuga proiektuaren barruan, mugaldeko bi lurraldeen arteko garraioan mugikortasunaren alorrean aurrera egin ahal izateko.

Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak urteak daramatzate elkarlanean garraio publikoaren alorrean eta, horrela, Transfermuga proiektuak, Lasarte-Oriatik Baionara edo Akizera trenez bidaiatzeko Passbasque izeneko Euskotrenen eta SNCF tren konpainiaren arteko titulu konbinatua sortzeko aukera eman zuen.

Ildo horretan, eta erabiltzaileei zuzendutako mugaz gaindiko garraio zerbitzu eskaintzei buruzko informazio guztia integratzeko xedez, www.transfermuga.eu ataria sortu da. Bertan, indarrean dauden eskaintza guztiei buruzko lehen mailako informazioa eskaintzen da (tarifak, ordutegiak, planoak, etab.), eta baita webguneetara estekak ere, informazio zehatzagoa eskuratu ahal izateko.

Erabiltzaileek informazio gehiago jaso dezakete www.euskotren.eus, www.transports64.fr edo www.transfermuga.eu webguneetan edo 902 543 210 telefono zenbakira deituz.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @transfermuga
    2015.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Prentsa / Prensa / Presse - #PASSEUSK titulua martxan da dagoeneko - http://t.co/HNSreHZr7K via @irekia

  • @transfermuga
    2015.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Prentsa / Prensa / Presse - El título #PASSEUSK ya está en marcha / http://t.co/HNSreHZr7K via @irekia

Komunikabideek behera kargatzeko