Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak ETAren kontrako operazioa baloratu du

2015.eko uztailak 08

Gaur, Frantzian ETAren aurka egin duten operazioari buruzko iritzia eman du Eusko Jaurlaritzak. Josu Erkoreka bozeramaileak baieztatu duenez, Gobernuak iazko urte-amaieran aurkeztutako armagabetze egingarriko proposamena berretsi du. Orobat, ETA denbora alberrik galtzen ari dela adierazi du eledunak. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zera esan du: gero eta beranduago eman euskal gizarteak eskatzen dizkion pausuak, gero eta baldintza okerragoetan egongo da armagabetze egingarri baterako unea iristen denean. «Beraz, ez da komeni eman beharreko urratsak gehiago atzeratzea: armagabetzetik hasi, eta desegiten amaitu behar dute. 

Bestetik, datorren astean lehendakariak, Iñigo Urkulluk, eta PSOEko idazkari nagusiak, Pedro Sanchezek, egingo duten bileraren karietara, Eusko Jaurlaritzako eledunak bazter utzi du bileran alderdi politikoen elkarlaneko estrategia bat adostuko denik; izan ere, erakunde bateko arduradun nagusiaren eta alderdi politiko baten arduradun nagusien artekoa da bilera. «Edonola ere, bat datozen interesak direla-eta espazio komunak taxutu balitezke ere, EAJek gerora PSOErekin jarraituko duen lankidetza-estrategia ez du Eusko Jaurlaritzak zehaztuko, ezpada Euskadiko Alderdi Sozialistak» argitu du.

Zentzu horretan, eta PSOEk proposatutako konstituzio-erreformaren inguruan, Erkorekak baieztatu du Eusko Jaurlaritza zain dagoela, Alderdi Sozialistak bildutako aditu-taldearen lanetik zer ondorio atera daitezkeen ikusteko. «Hori harturik abiapuntu gisa, epai sakonagoa eman daiteke» gaineratu du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)