Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da

2015.eko uztailak 08

Gutxi barru, Euskadiko irakurketa publikoko sarean sartuko dira bi hiriburuak eta Bizkaiko udalerria Hala, sareak Euskadiko udalerri guztiak hartuko ditu, eta aukera izango dute erabiltzaileei eLiburutegia zerbitzua eskaintzeko

 

Euskadiko Liburutegi Digitalak 7.000 titulu baino gehiago eskaintzen ditu. Zazpi hilabetetan, 5.500 erabiltzailek 12.000 mailegu baino gehiago egin dituzte

 

eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, irakurle zaletuentzako albiste bikainekin irisi da uda partera. Uztailean (data desberdinetan), Bilbok, Donostiak eta Santurtzik eLiburutegia zerbitzua eskainiko diete haien Liburutegi Publikoen erabiltzaileei. Orain artean, zerbitzu hori eskaini ezin zuten bakarrak ziren hiru udalerri horiek. Orain, gutxi barru Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzea hitzartu ondoren, hiru udalerriotako liburutegi publikoetako bazkideek ere izango dute eLiburutegia zerbitzuari –alegia, liburu digitalak online mailegatzeko zerbitzuari– etekina ateratzeko aukera. Hiru udalerrion artean, ia 330.000 liburutegi-erabiltzaile biltzen dituzte: 184.000 bazkide Bilbon, 120.000 Donostian, eta 25.000 Santurtzin.

 

Berritasun gehiago

 

Udari begira aurkeztutako berritasunen artean, aipatzekoa da aldibereko maileguen kopurua handitu izana. Izan ere, liburu digitalak mailegatzeko plataformak aldi berean hiru liburu mailegatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. 2014ko azaroaren amaiera aldera abiarazi zenetik orain arte, katalogoko bi liburu mailegatu zitzakeen irakurle bakoitzak aldi berean.

 

Uda hasierarekin bat etorriz handitu da aldi bereko mailegu kopurua, hainbat pertsonarentzat oporraldia, atsedenaldia eta lasaialdiaren sinonimoa da-eta uda-sasoia. Beraz, irakurtzeko sasoi aproposa, eta irakurleek irakurtzeke dituzten liburuei heltzeko baliatu ohi dute. Neurriak irakurle zaletuenen eskaria asetzea du helburu.

 

12.351 mailegu 5.500 pertsonari 7 hilabetetan

 

Euskadiko Liburutegi Digitala 2014eko azaroaren 26an abiarazi zenetik zazpi hilabete igaro direla, 12.351 liburu digital mailegatu ditu guztira liburutegiak (ekainaren 30era arte) bere bazkideen artean. Datuek erakusten dute berebiziko harrera izan duela ekimenak irakurleen artean. Denbora-tarte horretan, 5.423 pertsonak jaitsi dute liburu bat gutxienez.

 Gaur egun, 97 argitaletxeko 7.000 izenburutik gora eskaintzen ditu liburutegi digitalaren katalogoak (hau da, 28.000 lizentziatik gora, lau lizentzia izenburuko batez bestez): 6.400etik gora gazteleraz eta 500etik gora euskaraz.

 Aipatzekoa da Euskadiko argitaletxeen % 60k ez duela, gaur egun, bere katalogo osoa formatu digitalean eskaintzen (ePub). Eusko Jaurlaritzak ePub formatu digitalean eskura daitekeen argitaletxeen ekoizpen guztia hartu du, bai gazteleraz bai euskaraz. Gutxi gorabehera, 1.300 izenburu dira: 757 ebook gaztelaniaz eta 500 euskaraz.

  

Eskaintza handiagoa

 

Titulu berriak sartzen direnez, astez aste hazten da katalogo digitaleko eskaintza. Datozen hilotan katalogoa zabaltzea da eLiburutegiaren asmoa, 10.000 izenburu hartzeraino, eta 2016an 15.000 izenbururaino iristea. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 350.000 euro bideratu dizkio proiektuari aurten.

 

Sortu zenetik igarotako zazpi hilabeteetan, honako liburu hauek mailegatu dira gehien:

 

  • Adulterio, Paulo Coelhorena                                          46tan mailegatua
  • Legado en los huesos; Dolores Redondorena               43tan mailegatua
  • El guardián invisible; Dolores Redondorena                  42tan mailegatua
  • Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Aranarena                42tan mailegatua
  • Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Aranarena                40tan mailegatua
  • El amor se me hace bola, Bárbara Alpuenterena           40tan mailegatua
  • A la sombra del templo, Toti Martínez de Lezearena     39tan mailegatua
  • Amaren eskuak, Karmele Jaiorena                                 39tan mailegatua
  • La mirada de los ángeles, Camilla Läckbergena           38tan mailegatua
  • 20 minutos a la semana para estar en forma; Cánovas doktorearena                                                                       37tan mailegatua

 

 eLiburutegia   www.euskadi.eus/eliburutegia

 

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, liburu digitalak mailegatzeko online zerbitzu bat da. Eusko Jaurlaritzak abiarazi zuen.

 

Erositako 28.000 lizentzietako bakoitzak 20 mailegutarako aukera ematen du. Behin lizentzia bat (ez izenburu bat) 20tan mailegatu denean, Eusko Jaurlaritzak berriz erosiko du lizentzia, beste 20 mailegu egin ahal izateko. Hala, erositako 28.000 lizentziek 560.000 mailegutarako aukera emango dute.

 

Nork har dezake eLiburutegiko mailegu bat? Nola?

Udal-liburutegietako bazkideek zerbitzua erabili nahi badute, liburutegira joan behar dute eta eLiburutegirako erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatu. Behin gakoak dituela, eLiburutegia plataformara sartu daiteke irakurlea, eta mailegatutako liburuak irakurtzen hasi. Hauek dira mailegu-zerbitzuaren arauak:

ü  Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.

ü  Erabiltzaile bakoitzak hiru liburu har ditzake gehienez maileguan aldi berean. Mailegua iraungitzeko bost egun falta direnean, mezu elektroniko bat jasoko du, oroigarri gisa.

ü  Horrez gainera, erabiltzaileek bi liburu gordetzeko eskaera egin dezakete, gehienez, hiru maileguekin aldi berean.

ü  Mailegua irauten dituen 21 egunotan, sei gailutan eta sei ordenagailutan eskura dezake mailegatutako liburua.

 

Eguneko 24 orduetan mailegatu daitezke liburuak, urteko egun guztietan, bi modalitate hauetan: liburuak jaitsiz edo streaming bidez.

 

 eLiburutegia ereduaren ezaugarri nagusiak

 

 Liburuzainen oinarrizko zereginak: eLiburutegiarako izenburu berriak urtean hirutan erosten dira. Erosiko diren izenburuak erabakitzeko batzordean, parte hartzen dute Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-arduradunek. Liburutegiko arduradunen eta erabiltzaileen arteko gertutasuna dela eta, erabiltzaileen gustu eta eskaeretatik hurbilago dauden izenburuak aukeratzen dira katalogoa osatzeko. Horrez gainera, eLiburutegiako katalogoan berritasunak sartzearen aldeko apustua egin da.

 

 Berezko plataforma, berezko kultura-eredua: Plataforma eraikitzeko, berezko teknologia garatu da. Hala bermatuko baita zerbitzuak behar beste autonomia izatea, erabileran sumatutako hobekuntzak nahiz premiazkoak sartzeko, eta liburuzainen, argitaratzaileen nahiz irakurleen eskaerei erantzuteko. Horrez gain, «teknologia kontrolatzen duenak kultura-eredua kontrolatzen du» esaeraren arabera jokatzeko aukera ematen du ezaugarri horrek ere. Interneten gisako inguru moldakor batean, gako da teknologia zuzenean kudeatzea kultura kudeatzeko eredu berezko bat zehazteko.

 

 Pirateriaren ordezko hautabidea: eLiburutegiak legezko hautabide bat eskaintzen du; hain zuzen, liburu digitalak maileguz hartzea, legez kanpoko kopiak egin ordez. Plataformaren bidez, erabiltzaileek doan mailegatu ditzakete liburuak, egile eta argitaratzaileei beren eskubideak ordainduko zaizkien bermearekin. Halaber, legezko deskarga eta irakurketarako ohitura sortu nahi du ekimenak.

 

 Sektoreari babesa: Euskadiko Liburutegi Digitala proiektua Eusko Jaurlaritzaren, argitaratzaileen eta liburutegien arteko adostasunetik sortu da: batetik, argitaratzaileei babesa ematen die ingurune digital berrian; bestetik, formatu digitalean irakurri nahi duten herritarren eskaerari erantzuten die. Ekimena aitzindaria da estatu-mailan, eta ingurune digitalean irakurketa sustatu nahi du herritar guztien artean; bereziki, gazteenen artea.

 

 

 

 

20 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia llega a Bilbao, Donostia y Santurtzi http://t.co/qb57yKPS5X

  • @AVP_EKE
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da http://t.co/X2SAdxpAwp

  • @DonostiakoUdala
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @DK_Liburutegiak: eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsiko da http://t.co/ZM8K75Fghd

  • @Ayto_SS
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @DK_Liburutegiak: eLiburutegia llegará a Bilbao, Donostia y Santurtzi http://t.co/kPnSZetj8F

  • @gananzia
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - eLiburutegia llega a Bilbao, Donostia y Santurtzi http://t.co/kf1PGnxv6w

  • @arzamendisese
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @DK_Liburutegiak: eLiburutegia llegará a Bilbao, Donostia y Santurtzi http://t.co/9FlMfiFjS2

  • @LegazpikoLib
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira ere iritsi da http://t.co/qRqIFLpm52

  • @DK_Liburutegiak
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia llegará a Bilbao, Donostia y Santurtzi http://t.co/9FlMfiFjS2

  • @AsmozF
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @DK_Liburutegiak: eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsiko da http://t.co/d4B8omXuq8

  • @DK_Liburutegiak
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsiko da http://t.co/d4B8omXuq8

  • @vllona
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia llega a Bilbao, Donostia y Santurtzi @fvernalte @liburutegiak http://t.co/oClD37DEqf

  • @arzamendisese
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    #eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da http://t.co/dDjJKIOnKa

  • @katalogador
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da http://t.co/KHwxis07pE

  • @HabeLiburutegia
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da http://t.co/KHwxis07pE

  • @gernikalibu
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @amoreliburutegi: eLiburutegia #nobedadeak da http://t.co/XxKUEXj7Co

  • @liburutegiak
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira iritsi da http://t.co/KHwxis07pE

  • @ourumov85
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @JSM_Liburutegia: eLiburutegia: una buena opción para lectoras y lectores digitales... http://t.co/J0wFCzO8Sv

  • @amoreliburutegi
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia #nobedadeak da http://t.co/XxKUEXj7Co

  • @JSM_Liburutegia
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia: una buena opción para lectoras y lectores digitales... http://t.co/J0wFCzO8Sv

  • @JSM_Liburutegia
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia: aukera ona irakurle digitalentzako http://t.co/wPxg3JbIN6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)