Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nazioarte mailako adituak Gasteizera ekarriko dituen paisaiari buruzko nazioarteko eztabaida foroa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-K eta Unesko Etxeak

2010.eko uztailak 15

Uztailaren 22an hasiko den lehenengo zikloak paisaiaren erronkak aztertuko ditu aldaketa globalaren aurrean, eta Biodibertsitaterako Gaikako Europar Zentroko Zuzendariak esku hartuko du

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Ur arloko sailburuordea den Iñaki Atxukarrok, Eugenio Ruiz de Urrestarazuk, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, eta Paisaia Masterra koordinatzen duen Luis Andrés Orivek "Paisaiaren Zikloak" aurkeztu dituzte gaur lan-gosari batean, hots, Vitoria-Gasteiz paisaiaren eginkizunari eta paisaia gizarte modernoetan kudeatzeari buruzko eztabaiden munduko gune bihurtuko duen topaketa- eta hausnarketa-gune berria. 2011ko urrira arte garatuko den lehen zikloa datorren uztailaren 22an, osteguna, hasiko da "Paisaia aldaketa globalaren aurrean" izenburupean, eta egungo gizarteak paisaiaren, orokorrean, eta, bereziki, gehien behar duten paisaien lehengoratzearen, aurrean duen eginkizuna zein den jakitea izango du xede. Abiaburuko premisa da "etorkizuneko paisaia egungo gure erabakien emaitza izango dela"

Paisaiaren zikloak, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Unesco Etxeak sinatutako hitzarmen baten barruan garatzen dira, Paisaiaren Europako Hitzarmena sustatzeko, eta bereziki, gai honen inguruko prestakuntza-, hezkuntza- eta sentsibilizatze-plan bat garatzeko. Beraz, hori da PAISIAREN ZIKLOEN eta 2010-2012 ikasturtean Arabako Campusean ematen hasiko den PAISAIAREN NAZIOARTEKO MASTERRAREN helburua. Gainera, ziklo bakoitzak nazioarteko topaketa- eta eztabaida-gune izatea du xede. Zikloa formatu "fresko eta malgu" baten arabera garatu eta hiru modalitate barne hartuko ditu. Batetik, ELKARRIZKETAK egongo dira. Hauetan, aditu bik edo gehiagok paisaiari eragiten dioten alderdiei buruz eztabaidatuko dute, teoriaren eta hausnarketaren ikuspegitik. Paisaiaren Elkarrizketa hauek hilero izango dira.

Bestalde, KASU PRAKTIKOEN NAZIOARTEKO MINTEGIA garatuko da urtero, paisaiaren kudeaketaren erroken aurrean egiazko irtenbideak nola aplikatzen ari diren egiaztatzeko. Urtero, halaber, PAISAIAREN NAZIOARTEKO LANTEGIA antolatuko da, eta horretan, mundu osoko unibertsitateetako ikasleak paisaia-proposamenak landuko dituzte, gure lurraldean aplikatuz.

Paisaia Aldaketa Globalaren aurrean

2010-2011ko Zikloa uztailaren 22an, osteguna, hasiko da UPV/EHUko Letren Fakultatean, "SISTEMA BERDEAK - LURRALDE BIZIDUNAK" izenburupeko lehen elkarrizketarekin. Bertan, nazioarte-mailan izen handia duten hiru aditu jardungo dira: Dominique Richard, Biodibertsitaterako Gaikako Europar Zentroko zuzendaria, John Celecia, Hiri Ekologian aditua eta UNESCOren MAB Programako aholkulari espezialista eta, Carlos Montes, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologia katedraduna.

Hilaren 23an eta 24an, ostirala eta larunbata, kasu praktikoen nazioarteko lehen mintegia izango da, eta bertan, aditu europar eta amerikarrek esku hartuko dute, zeintzuek, besteak beste, Kanadako Ontario eta Ottawa hirietako eraztun berdeen esperientziak, hiri-biodibertsitatearen Parisko erronkak edo Bartzelonako lurralde-plangintzan espazio libreak nola tratatzen diren azalduko diguten. Mintegian, orobat, paisaiaren inguruko munduko aditurik nagusienetako batek esku hartuko du, hau da, Davik Nowak-ek, EEBBetako Nekazaritza Sailaren Baso Zerbitzuko Northeastern Research Station Ikerketa zuzendariak.

Ziklo bakoitzak, paisaiari eta horren kudeaketa integralari aurre egiteko modu ezberdinei buruzko hausnarketa- eta topaketa-gune izan nahi du. Ikasketa-zientzia, teknika, lanbide, politika eta gizarte arloko gaiak elkartrukatzeko eta horietan elkarlanean aritzeko eremua. Orori irekitako eremua, elkarrizketatarako zein mintegietarako izen-ematea doakoa baita, paisaje@ehu.es helbide elektronikoaren eta 945003350 telefono-zenbakiaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Atxukarro