Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iosu Madariaga, Eusko Jaurlaritzako ingurumeneko sailburuorde berria. (2015-07-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 07

Dekretua, uztailaren 7koa, Iosu Madariaga Garamendi Ingurumeneko sailburuordea izendatzeko dena.

LABURPENA

Ingurumen eta Hirigintza Sailaren Arabako foru diputatu Josean Galeraren ordezkoa da.

Gaur goizean, Gobernu Kontseiluak Iosu Madariaga aukeratu du Ingurumeneko sailburuorde, Jose Antonio Galdera ordezkatzeko, atzo Ingurumen eta Hirigintza Sailaren Arabako foru diputatu izendatu baitzuten.

Iosu Madariaga zientzietan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekologiako Irakasle Titularra. Hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu eta kongresu eta mintegi askotan hartu du parte, Ekologia eta Ingurumeneko aditu gisa.

Administrazio Publikoko ingurumenaren arloetan, hainbat zuzendaritza-kargu bete ditu hala nola, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zuzendari- kontserbatzailea (1994-1995) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari nagusia (1995-1999). Orain dela egun gutxira arte, Ingurumen Sailaren Bizkaiko foru diputatua izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko