Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak ordezkariak ipini ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren administrazio-kontseiluetan. (2015-07-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 07

Dekretua, Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseilurako Euskal Autonomi Erkidegoaren ordezkariak kargutik kendu eta berriak izendatzen dituena.

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusian dituen zenbait kide kendu eta beste zenbait izendatzen dituena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Bilboko Portuko Agintaritzaren administrazio-kontseiluko kide izendatu du Aintzane Urkijo, Ricardo Ituarteren ordez eta Ingurumen eta Lurralde Politika Saila ordezkatzeko. Halaber, kontseilukide izendatu du Iñigo Ortuzar, Zierbenako Udala ordezkatzeko eta Marcelino Elorzaren tokian.

Era berean, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kontseilu nagusian Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa ordezkatzeko, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio José Luis Sabas izendatzeari, Rafal Sarria Ansoleagaren tokian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau