Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Tecnalia Research & Inovationekin bere finantziaziorako

2010.eko uztailak 16

Bernabe Unda Industria, Berriztapen, Merkataritza eta Turismo sailburuak, eguerdi honetan egon da Tecnalia Research & Innovation eratzeko fusioaren sinadura izango zena aurkezteko. Azkenean,  sinadura erakunde bateko akordio faltagatik atzeratu egin da.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak Tecnalia Research & Innovationekin hitzarmen bat sinatu duela jakinarazi du sailburuak. Hitzarmen honekin elkartasunaren finantziazio egonkor bat egiteko konpromosioa hartzen da. Hitzarmena indarrean sartzeko baldintza bat dago. Horren arabera, gaur sortutako patronatu berriak onartu beharko du eta Eusko Jaurlaritzak berretsi beharko du irailaren 30a aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, proiektua bi talde teknologiko handi (IK4 eta Tecnalia Research & Innovation) elkarlanean eta lehian egotea izango litzateke. "Bi korporazioak lehiatzera animatzen ditut; ez bakarrik elkarrekin lehiatzea, Espainian, Europan eta munduan ere bai. Onenak izatera animatzen zaituztet, eta badakit horretarako ahalmena duzuela", adierazi die Undak bi talde teknologiko handiei.

Undaren hitzetan, "Euskadi Espainian eta Europan abangoardian dago ikerketa aplikatuan eta horrela jarraitu behar du. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea gure industria sektorearen eta berrikuntza sistemaren palanka da". Sailburuak adierazi du Jaurlaritzak bide horretan babestuko dituela, izan ere, hitzarmenak erabaki estrategikoetan babesa ematea bermatzen du. "Jarraitzera animatzen zaituztet eta aurki beste urrats bat emango dugula espero dut", gaineratu du Undak.

Bat-egitea atzeratu da

Labein zentro teknologiko bizkaitarra Tecnalia Research & Innovation (TRI) bezala eratu da gaur eta bere egoitza, 2011ko uztailera arte Derion ezartzea erabaki du. Azken hori izan da gainontzeko enpresak talde berrira ez atxikitzeko arrazoia. Beraz, bat-egitea atzeratu egin da guztien artean enpresa berriaren ezarpena erabaki arte.

Cidemco, Esi, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker zentro teknologikoetako presidenteak zortzi erakundeen bat-egitea sinatzekoak ziren gaur eguerdian Donostian. Hori horrela izatekotan, Espainiako Ikerkuntza Zentro Teknologiko pribatu handiena eta Europako bosgarrena izango litzateke Tecnalia Research & Innovation (TRI).

Hala ere, ez da akordiorik izan zentroaren egoitzaren kokapenaren inguruko erabakirik hartu ez dutelako. Beraz, Labeinek iragarri du Tecnalia Research & Innovation bezala eratu dela, eta bere egoitza Derion ezarriko duela 2011ra arte. Egun horretarako behin betiko kokapenaren inguruko erabakirik hartzen ez badute, egoitza era txandakatuan aldatuko dute 18 hilero, eta 2011ko uztailean Donostian ezarriko da.

Hemendik aurrera, TRIn parte hartzekoak ziren gainontzeko zazpi zentroek beren patronatuetan erabaki beharko dute talde berrian sartuko diren ala ez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabe Unda