Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Orange España enpresaren arduradunekin batzartu da

2015.eko uztailak 08

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Espainiako Orangeko aholkulari nagusia, Jean Marc Vignolles, Gasteizen bildu dira gaur; bileran, konpainia Euskadin abiarazten ari den plan eta inbertsioak azaldu ditu estatu-mailan enpresako erantzule nagusi denak. Aholkulari nagusiak azaldu duenez, zehazki, 180 milioi inbertitu ditu Orangek Euskadin dagoeneko, eta datozen urteetan beste 110 milioi euro inbertitzea aurreikusi du, belaunaldi berriko zuntz optikoko sarea eta 4G sarea abiarazteko.

Bileran, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak ere hartu du parte. Jean Marc Vignollesek han azaldu duenez, hauek dira inbertsioaren xedeak: konektagarritasuna hobetzea, zuntz optikoko sarea hedatzen jarraitzea eta haien sare finkoa eta mugikorra azken belaunaldiko zerbitzuez hornitzea. Horrez gainera, Orange Fundazioak Euskadin gauzatzen dituen jardueren berri eman du. Orangek 900 lanpostu sortu ditu Euskadin, dela zuzenean, dela zeharka.

Bestetik, lehendakariak poza agertu du enpresaren proiektuak direla eta, eta bihotz eman dio Orangeri, Euskadirekiko konpromisoa mantendu eta areagotu dezan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Orange también quiere llevarse parte del pastel de las telecomunicaciones vascas http://t.co/zOaqU9bcNK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)