Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak, bigarren urtez, Deustoko Unibertsitatearekin batera osasun arloko kudeaketa eta ikerkuntza bultzatuko du. (2015-07-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 07

Erabakia, Deustuko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza emateko dena. Helburua: 2015-2016 aldian osasunaren eta osasun-politiken arloko trebakuntza eta ikerketa gauzatzea.

LABURPENA

2015-2016 ko masterra kudeaketaren esparru guztiak landuko ditu eta ikasleak Osakidetzan ariko dira

Kontseilu gobernuak gaur, Osasun sailak Deustuko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza ematea onartu egin du.Prestakuntza-programa honen helburua, osasun-erakundeak eraginkortasunez kudeatu ahal izatea eta osasun-sektorearen barruan eraldaketa prozesuen buru izan ahalko diren kualifikazio handiko kudeatzaileak trebatzea da.

Osasun sailak eta Deustuko unibertsitateak antolaturiko masterra beren lanbidea osasun arloko kudeaketaren eremuan garatu nahi duten unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago. Jardungo diren iraskasleak, berriz, Euskadiko osasun-sektorean eskarmentu eta ospe handikoak dira. Programa akademikoari dagokionez, berriz, bederatzi hilabeteko iraupena izango du, dedikazio osoz.

Master horrek bi berezitasun dauzka: kudeaketa arloko esparru guztiak bateratzen ditu eta Osakidetzako osasun-erakundeetan sei hilabeteko praktika-aldia egingo da. Deusto Business Schooleko instalazioetan, eta Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura nagusietan txandakatzeak egitea barne hartu du.

Osasun Saila eta Osakidetza ondo prestatutako profesionalak edukitzearen eta kudeaketa arloan daukaten jakintzari onura ateratzearen beharraz jabetuta daude. Horregatik, prestakuntzan baliabideak inbertitzea lehentasunezkotzat jotzen dute, gure osasun-sistemari onura egiteaz gain, bere iraunkortasunari eusten eta indartzen lagunduko duelako.

www.dbs.deusto.es/mastergestionsanitaria

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeustoResearch
    2015.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Departamento de Salud colaborará por segundo año consecutivo con la Universidad de Deusto http://t.co/g4gEHCah98

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    OSASUN SAILAK,BIGAREN URTEZ,DEUSTOKOUNIBERTSITATEAREKIN BATERA OSASUN ARLOKO KUDEAKETA ETA IKERKEKUNTZA BULTZATUKO DU http://t.co/peeI7Rxh0B

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud colaborará por segundo año consecutivo con la Universidad de Deusto http://t.co/g4gEHCah98

  • @ronusol
    2015.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @djjacomenorato: El Departamento de Salud colaborará por segundo año consecutivo con la Universidad de Deusto http://t.co/aF5yZ5qgEI

  • @deusto
    2015.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @djjacomenorato: El Departamento de Salud colaborará por segundo año consecutivo con la Universidad de Deusto http://t.co/aF5yZ5qgEI

  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud colaborará por segundo año consecutivo con la Universidad de Deusto http://t.co/aF5yZ5qgEI