Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 24.000 euroko zuzeneko diru-laguntza emango dio Euskadiko Elkarlan Zuzenbideko Elkarteari. (2015-07-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 07

Erabakia, diru-laguntza emateko Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteari, elkarlan zuzenbideko praktikak sustatu, zabaldu eta haietan prestakuntza eskain dezaten 2015 urtean zehar.

LABURPENA

Diru-laguntzaren helburua negoziazioan oinarritutako gatazka-konponbide hori sustatzen eta zabaltzen laguntzea da, baita horren bidezko prestakuntza ematea ere.

Gobernu-kontseiluak Euskadiko Elkarlan Zuzenbideko Elkarteari (ADCE) 24.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea onartu du, 2015ean elkarlan zuzenbidea sustatzeko eta zabaltzeko eta horri buruzko prestakuntza emateko.

Eusko Jaurlaritzak gatazkak konpontzeko ordezko modu gisa elkarlan zuzenbidea erabiltzeko hartu zuen konpromisoa berretsi du. Gainera, hitzaldiak, mintegiak eta prestakuntza-tailerrak antolatzen, artikulu espezializatuak argitaratzen eta programak, liburuxkak, kartelak eta abar sortzen lagunduko die.

ADCEk diru-laguntza horren bidez gauzatuko dituen ekintzen artean hurrengo hauek nabarmendu daitezke: elkarlan zuzenbideko AEBetako elkarte batek (IACP) urriaren 15etik 18ra egingo duen foroan mintegi bat antolatzea eta Euskadiko, Madrileko eta Asturiaseko elkarteen parte hartzea izango duen estatuko federazioa sortzea.

ELKARLAN ZUZENBIDEA

Elkarlan zuzenbidea gatazkak sortzeko beste modu bat da, berritzailea eta adiskidetsua. Gatazka bateko aldeen negoziazioan oinarritutako mekanismoa da, epaitegietara jo behar izan gabe irtenbide egokiak lortzeko. Horrek, denbora eta kostuak aurrezteaz gain, prozesu judizialetan parte hartzen duten aldeek gehienetan jasaten duten higadura emozionala saihestea ere ahalbidetzen du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: #AeAlbisteak Eusko Jaurlaritzak 24.000 €ko zuzeneko diru-laguntza emango dio Euskadiko Elkarlan ZuzenbidekoElkarteari ht…

  • @AuziaEuskaraz
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    #AeAlbisteak Eusko Jaurlaritzak 24.000 €ko zuzeneko diru-laguntza emango dio Euskadiko Elkarlan ZuzenbidekoElkarteari http://t.co/A02pXBPYrp