Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak Fundazioen Lege Proiektua onartu du, duela hogei urte baino gehiago araututako sektore baten modernizazioari heltzeko. (2015-07-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 07

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen Proiektuaren

LABURPENA

Lege-proiektuak zenbait berritasun dakartza berekin. Hala, fundazioek nahitaez eguneratuta eduki beharko dute honako informazio hau: fundazioaren osaerari eta egondako zernahi aldaketei buruzkoa, bai eta Patronatuko kideen aldaketa, izendapen, eta etete guztiei buruzkoa ere. Erregistroari gehienez sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi beharko diote.
Apenas fundazioen erdiak aurkezten dituzte kontuak urtero: hemendik aurrera, aurkeztu ezean, Gobernuak erregistroa itxiko die.
Fundazio publikoek, likidazio ostean, Administrazio Publikoak ekarritako funtsak itzuli beharko dituzte.
Euskadin 600 fundazio baino gehiago daude: haien ondare garbia 1300 milioi eurotik gorakoa da eta haien langile kopurua 13.000tik gorakoa.

Gobernu-kontseiluak Fundazioen lege-proiektua onartu du gaur. Orain, Legebiltzarrera helaraziko dute dokumentu hori, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu, negoziatu eta, hala badagokio, onartu dezaten.

Testu moderno bat da; zuzenbide- eta operazio-esparru berri bat sortzen du Euskadiko fundazioen sektorearentzat, eta hogei urtetik gora dituen indarreko araudia eguneratzen (hain zuzen, 12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa). Proiektuaren helburua da sektorearen eskaerei erantzutea: izan ere, sektoreak lege berri bat eskatzen zuen,
fundazio-erakunde berrien sorrera errazteko, premiagabeko oztopo administratiboak desagerrarazteko eta eraginkortasuna eta funtzionamendu ona hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, lege berria beharrezkoa da, honako hauetarako:

Lankidetza publiko-pribatuan aurreratzeko, bide emanez herritarrek irabazi asmorik gabeko jardueretan parte hartzeari.
Herrialdearen hazkunde ekonomikoa faboratzeko.
Sektorearen profesionalizazioa areagotzeko, eta enpresen antolamolde eta kudeamolde berrietara egokitzeko.

ALDERDI NABARMENAK

Testuan jasotako erreforma gardentasunaren, publizitatearen eta kudeaketa egokiaren printzipioek eraentzen dute. Gaur egungo legearen aldean, hauek ditu berritasun garrantzitsuenak:

Fundazioen erregistroa: fundazioek erregistroa eguneratuta eduki beharko dute uneoro. Erabakia hartzen dutenetik gehienez sei hilabeteko epearen barruan, fundazioek inskribatu beharko dute hauei buruzko informazio guztia: fundazioaren osaerari eta egondako zernahi aldaketei buruzkoa, bai eta Patronatuko kideen aldaketa, izendapen, eta etete guztiei buruzkoa ere.

Kontuak aurkeztea:Jaurlaritzaren helburua da fundazioek kontuak aurkezteko duten betekizuna betetzea. Izan ere, uneotan, ez ditu apenas fundazioen % 52k baizik aurkezten. Beraz, erregistroaren itxiera aurreikusi da arauan: halako moldez, non, fundazioek ez badute betetzen, ezingo baitituzte hartzen dituzten akordio batzuk erregistratu, harik eta aipatutako betebeharra betetzen duten arte. Horrez gainera, ekonomikoki garrantzitsuak diren fundazioei beren kontuen ikuskapena egin beharko zaie urtero.

Urteko ikuskapena: Gobernuak fundazioen ikuskapen-plana egingo du urtero betebeharrak bete dituzten egiaztatzeko. Administrazioak egiaztapen-espediente bat egin ahal izango du, baldin eta fundazio baten funtzionamenduan irregulartasun larriak aurreikusten badira.

Legea onartzen den unetik aurrera, fundazio publikoek edo sektore publikoaren partaidetza duten fundazioek Administrazio Publikoak jarritako funtsak itzuli beharko dituzte likidatzen direnean.

Fundazioetako organoek emakume eta gizonen berdintasunerako legea bete beharko dute nahitaez.

Teknologia berrien erabilpena arautzen da prozedura jakin batzuk on line izapidetzeko beharra ezarriz, betiere Legean bertan aurreikusitako baldintzen eta epeen barruan.

Beste erakunde batzuk fundazio bihurtzeko figura, eta alderantzizkoa, arautzen da, baitazatiketa ere, fundazio berri bat sortzeko formula modura.

Euskal Fundazioen Kontseilua sortuko da kontsultarako organo kolegiatu gisa. Haren bitartez, etengabeko hartu-emana izango dute Administrazioak eta Euskadiko fundazioek.

Mota bereziko eta bereiziko fundazio gisa gehitu dira sektore publikoko fundazioak eta Euskadiko banku-fundazioak.

Fundazioek jokabide egokien araudiak onartzea bultzatuko da.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aingerulaguna
    2015.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el Proyecto deLey deFundaciones para modernizar el sector regulado hace 20 años @jerkoreka
    http://t.co/uQSyqlcNT2

Komunikabideek behera kargatzeko