Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Donostia ospitaleko farmazia bateratuaren inaugurazio ekitaldia.

2010.eko uztailak 16

Donostia Ospitaleko Farmazia Bateratuaren inaugurazioa, orain dela hamar urte hiru ospitaleak bakar batean biltzeko prozesuaren amaiera da. Segurtasun eta kalitate gehiago lortzeko asmoz, hiru farmaziak bateratu dira. Baterakuntza honek, osasun sistemaren iraunkortasunean lagunduko du ere, teknologia aurreratuenen erabilerari eta baliabideen ustiapenari esker.

Donostia Ospitaleko farmazia bateratuaren inguruan bi alderdi azpimarratu nahi nituzke: Batetik teknologia aurreratuenaren erabilera prozesuen automatizazio eta informatizaziorako, bestetik, hiru farmazia bat bilakatzea, efikazagoa eta hornituagoa, giza baliabide eta baliabide materialen ikuspegitik. Unitate honen garrantzia ospitalerako begi bistakoa da: dosi bakarreko 2 miloi medikamentu urtean, 48.000 nahasketa esteril, 45.000 zitostatiko eta ia 10.000 formula magistral.

Eta hori guztia, hemendik aurrera, 1.500 metro koadro hauetan. Toki ezin hobea da hornidura eta egituraren aldetik, hirurogei pertsonaren lana errazteko pentsatua, Farmazia bateratua bihurtuko dutenak Euskadin –eta guretik kanpo ere– erreferente, teknologiaren eta kalitatearen ikuspegitik.

Duela ia hamarkada bat hasi zen hiru ospitaleak bakar batean biltzeko prozesua. Baina oraindik prozesua ongi bururatzeko farmaziak batzea falta zen. Eta hori gertatu da azkenean bi jaurlaritza diferenteren lanari esker, aurrekoa eta oraingoa, eta, jakina, bertoko farmazialari eta gerenteei eta Osakidetzako Zuzendaritza Orokorrari esker.

Gauza jakina da, zerbitzuen kontzentrazioaren aldekoak garela, konexio, koordinazio eta kolaborazio handiagoen eragilea baita, dauden baliabideen ustiapen hoberako. Sineste horretan egoteak eraman gaitu Gasteizen unibertsitate ospitale berria diseinatzera –biren bategitearen ondorioa– eta, egunotan hedabideetan ikusi dugun lez, lekuz aldatzera Galdakaora Gipuzkoako odol-bankua eta laborategia, hain zuzen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentro berrira.

Gaurkoari dagokionez, hiru farmazien bategiteak eta abangoardiako teknologiaren erabilerak sinergiak sortuko ditu eta profesionalen gaitasunak hobeto aprobetxatuko dira. Farmazia bateratua eraginkorragoa izango da eta gure osasun-sistemaren jasangarritasunean lagunduko du, handituz, era berean, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna.

Bategiteak, bestetik, farmaziako alderdi klinikoa sendotzeko ere balio du, farmazialaria integratu baitaiteke ospitaleko unitate desberdinetan, besteak beste ondorengoak lortzeko: medikamentuaren erabilera seguru eta eraginkorra, segurtasun asistentzialeko prozesuetan aitzindari izatea, farmakoen erabileran errakuntzak atzematea, irakaskuntza, saiakuntza klinikoak... Argi dago horrek guztiak lagunduko duela, gure helburu nagusia erdiesten, hots, Euskadiko herritarren arreta asistentziala hobetzen.

Horretarako ere da teknologia aurreratuenaren erabilera Unitatearen prozesu logistikoen automatizazioan eta informatizazioan, baita medikamentuen prestakuntza, biltegiratze eta banaketan ere. Guztiak laguntzen du baliabide materialak hobeto aprobetxatzen, eta humanoak ere, lehen nioen moduan.

Azken batez, gaur inauguratzen dugun unitatea, duela hamarkada bat hasitako ospitaleen bateratze-prozesu baten mukurua da eta bere ondorioa  Donostia Ospitalea da. Hiru farmazien kontzentrazioak segurtasun eta kalitate gehiago dakar eta jasangarritasuna ere, gure sistemarena, baliabide-ustiapen egokiaren bidez, teknologia erpinei esker.

 

3 iruzkin
  • @maesmf
    2011.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @gallas73: @dreig habla de Islandia. A mi me encanto @_aitor en #tomadatos @alboan http://t.co/PIdeqXgn #digitalis

  • @alorza
    2011.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @gallas73: @dreig habla de Islandia. A mi me encanto @_aitor en #tomadatos @alboan http://t.co/PIdeqXgn #digitalis

  • @gallas73
    2011.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    @dreig habla de Islandia. A mi me encanto @_aitor en #tomadatos @alboan http://t.co/PIdeqXgn #digitalis

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa