Berriak Osasuna
Eu

ELA sindikatuak Gorlizko Ospitaleko Neurologia Errehabilitazio Eremuaren inguruan gaur bertan egin duen salaketaren aurrean, honako hau eman nahi dute aditzera Osasun Sailak eta Osakidetzak:

2015.eko uztailak 07

1- Enegarren aldiz, ELA sindikatuak agerian utzi du Euskadiko zerbitzu publikoei eta berauen profesionalei aipua kentzea dela bere xede bakarra. Helburu hori lortzearren, Osakidetzarekiko tentsio giroa artifizialki elikatzeko prest dago, horretarako, edozer itxuraldatu behar badu ere. . 

2.- Kasu honetan, Gorlizko Ospitaleko Neurologia Errehabilitazio Eremua hautatu du ELAk, zerbitzua opor sasoian jardueraren jaitsierara egokitzeko munduko edozein osasun sisteman, Osakidetza barne, aldez aurretik programaturiko itxiera bat baino ez dena, ustezko murrizketa gisa aurkezten ahaleginduz.  Areago: behin behineko egoera hau baliatuko da aipaturiko eremuan egiturazko hobekuntzak egiteko, ELA sindikatu zekien modura.

3- Osasun Sailak eta Osakidetzak hauxe helarazi nahi die herritarroi: Gorlizko Ospitalean, Neurologia Errehabilitazio Eremua barne, arreta bermatuta dago, guztiz, Euskal Osasun Sare Publiko osoan bezalaxe.

 

                                                                                   2015keko uztailaren 7a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    Ante la denuncia realizada por ELA respecto al área de rehabilitación neurológica del Hospital de Gorliz http://t.co/ONLyjXSqO4