Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Basque Culinary Center-eko lehenengo promozioa graduatuta

2015.eko uztailak 07

Basque Culinary Centereko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Gradua bukatu duten 54 ikasleak Estatu osoko lehenengo promozioa dira.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Basque Culinary Centereko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan graduatuei diplomen banaketan izan da.

Nazioarteko batzordearen kideak Yukio Hattori (Japonia), Joan Roca, Enrique Olvera (Mexiko) eta Gastón Acurio (Peru); eta Pedro Subijana, Juan Mari Arzak eta Martin Berasategi sukaldariak eta Fundazioaren Patronatoa osatzen duten kide guztiak, enpresak eta instituzioak, graduazio ekitaldi akademikoan parte harte dute.

54 ikasle hauek (19 emakume eta 35 gizon) Estatu mailan Gastronomian graduatu diren lehenengo promozioa dira. Unibertsitateko prestakuntza berritzaile honek hiru ardatz ditu: diziplina anitza, ikasle guztiek sukaldaritza, zerbitzua eta enpresa kudeaketa, cultura eta zientzia ikasten dute; praktika, prestakuntaren %70 prestakuntza praktiko erreala da; eta garapen pertsonala eta talde-lana.

2011 urtean martxa jarri zenetik 355 ikasle prestatu dira Basque Culinary Centeren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)