Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak hasiera ontzat jo du Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak badia biziberritzeko lanak berrartu izana

2015.eko uztailak 06
  • Iriarte: «alderdi guztien erakunde-arteko lankidetzarako klima mesedegarria ari gara sortzen portu-hiri elkarbizitzarako»

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriarteren ustez, «berri ona da Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ekin izana Pasaiako badia berroneratzeko lanei; izan ere, lanok bat datoz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak legegintzaldi hasieratik badia berroneratzeko irmoki eta segurtasunez egindako lanekin. Hala, badiaren biziberritzeak bide eman diezaioke tarteko erakundeen arteko akordioari, modu argi eta garbian abiarazteko berroneratze-prozesua». 

 

Iriarte sailburuordearen aburuz, «Pasaiako badia biziberritzeko, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiaren hasieratik sustatu du tarteko alderdi guztiak –Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Donostiako Udalak eta Pasaiako Portu Agintaritza– bilduko dituen akordio bat. Aurreko foru- eta udal-taldeekin ezin izan zen lortu akordiorik, baina egindako bilerek aukera eman zuten erakunde-arteko lankidetzarako mesedegarri den klima bat sortzeko eta finkatzeko, badia berroneratzen eta portu-hiri arteko elkarbizitzan eta orekan engaiatutako alderdi guztien artean».

 

Eusko Jaurlaritzak Pasaiako badia berroneratzeko sustatu zuen erakunde-arteko lankidetzaren emaitza izan zen, hain zuzen, «Pasaiako Badia Biziberritzea: Testuinguru Sozioekonomikoa, Ekintzen Mapa, Ondorioak eta Gomendioak» izeneko ikerketa, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren ekimenez Ikei Research & Consultancy enpresak egina eta iragan ekainean argitaratua (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/noticia/n_regeneracion_bahia_pasajes/es_def/adjuntos/pasaia_mayo.pdf).

 

«Dokumentuak balio erantsi handia dakar berekin: batetik, gure ekimena eguneratzen du, eta, bestetik, erakunde artean elkarlanean Pasaiako badia biziberritzen aurrera egiteko katalizatzailea da, ingurune hori ongizate eremu bihur dadin, eta, aldi berean, modu orekatuan, baita hiriko portu lehiakor eta jasangarri izan ere.

 

Proposamenak

Txostenak Pasaiako badiaren testuinguru sozioekonomikoa aurkezten du, eta mapa batean jasotzen ditu erakunde eta eragileei egindako elkarrizketatan identifikatutako biziberritze-jarduera zehatzak. Horrez gainera, hainbat ondorio eta gomendio ematen ditu.

 

Iriarteren arabera «Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portu Agintaritzaren ekimena aldezten du halaber; hain zuzen, portu-hiri elkarbizitzarako mesedegarria den plan berezi bat proposatzea, bai eta tarteko erakundeekin lan egitea, plan hori betetzeko».

 

«Hauxe da erakunde arteko lankidetzaren esparruan pausu irmoak emateko unea, eta, ziurtasunez egiteko aurrera Pasaiako badiaren biziberritze-prozesuan, non hiritarrek eta eragile interesdunek ere parte hartu beharko baitute» laburbildu du Iriarte sailburuak.

 

Eusko Jaurlaritzak Pasaiako badia biziberritzeari eta hango garapen sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa xehe bat jendarteratu zuen ekainean, hainbat lurralde-jarduera eta jarduera estrategiko jasotzen zituena Donostiako eta Oarsoaldeko eremu funtzionalerako. Orobat, txostenak gomendatzen zuen Pasaiako badiako ekonomiaren eta enpleguaren errealitatea espezifikoki aztertzea eta erakundeetan La Herrerari buruzko adostasunari berreltzea.

 

Eusko Jaurlaritzak Pasaiako badiaren biziberritzeari eta garapen sozial eta ekonomikoari buruz emandako txostenak hainbat lurralde-jarduera eta jarduera estrategiko hartzen ditu Donostiako eta Oarsoaldeko eremu funtzionaletarako.

 

Eusko Jaurlaritzaren aginduz egindako txosten horretan, Pasaiako badiako testuinguru sozioekonomikoa aurkezten da, eta mapa batean jasotzen dira tarteko erakunde eta eragileei –Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Errenteriako Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalei, Pasaiako Portu Agintaritzari, Oarsoaldeko Eskualde Agentziari, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialari eta La Herrera Herrira elkarteari– egindako elkarrizketetan identifikatutako 32 jarduera-proposamen zehatz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)