Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidente eta presidenteordearen "zintzotasuna, profesionaltasuna eta jarrera arduratsua" nabarmendu ditu

2015.eko uztailak 07
  • José Luis Bilbao eta José Ángel Quintanilla kargu berriez jabetu dira gaur Ajuria Enean
  • Urkulluk esan du talde berria laguntza handikoa izango dela diru publikoa gardenki eta modu eredugarrian kudeatzeko, euskal gizarteak eskatu gisa

Eusko Jaurlaritzako sailburuak zituela lagun, lehendakaria buru izan da José Luis Bilbao eta José Ángel Quintanilla kargu berriez jabetzeko ekitaldian, Ajuria Enean: hain zuzen, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidente eta presidenteorde izendatu dituzte, hurrenez hurren. Urkulluk nabarmendu duenez, Eusko Legebiltzarrak erakunde hori zuzentzeko aukeratutako bi pertsonak «profesional beteak dira eta jarrera arduratsua eta zintzoa dute»

«Hala José Luis Bilbaok nola José Angel Quintanak frogatu dute badutela ardura instituzionalak betetzeko gaitasuna, eta badakitela egiten; ondo prestatutako pertsonak dira, ekonomiaren kudeaketa ezagutzen dutenak eta argi erakutsi dute zerbitzu publikorako bokazioa eta dedikazioa dutela», esan du lehendakariak. Orobat, aurretik izan diren pertsonen lana eskertzeko baliatu du Urkulluk aukera. Esan duenez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ibilbidea han lan egiten dutenek eta erakundea zuzentzeko ardura dutenek eraiki dute, «buru-belarri aritu direlako lanean eta lan eredugarria egin dutelako». «Lehendakari naizen neurrian, haien esperientzia eta ibilbide profesional eta instituzionala aitortu nahi ditut, gure herriarentzat emankorrak izan direlako oso" adierazi du.

Lehendakariak aitortu du, halaber, jabetzen dela gizartea gardentasun- eta eredugarritasun-maila handia ari dela eskatzen diru publikoa kudeatzeari dagokionez. Hori horrela, «konfiantza eta segurtasuna» agertu ditu Urkulluk, esanez Eusko Jaurlaritzaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren helburua lortuko duela talde berriak: «eskaintzen dugun zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea: horra hor gure eginkizuna». Amaitzeko, jakinarazi du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango duela helburu horiek betetzeko; orobat, berriz adierazi die «errespetua eta esker ona» etapa berrian erakundea zuzentzeko zeregina beregain hartu dutenei.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko uztailak 07

    Se está utilizando la bandera oficial de la Comunidad Autónoma del País Vasco sin la presencia visible y en lugar de honor de la bandera oficial de España, lo cual creo que incumple la Constitución artículo 4.2 y ley 39/1981, de 28 de octubre, artículo sexto.
    Una vez más el Gobierno Vasco protagoniza un acto sin la presencia de la bandera de España.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Luis Bilbao, Jose angel Quintanilla y Mesa del Parlamento