
Jaurlaritzak beste familia elkargune bat jarri du abian Gasteizen Arabako epaitegiek deribatutako 70 familiari arreta emateko
- Instalazio berriek oraingoen espazioa bikoizten dute, guztiz irisgarriak dira eta ekipamendurik modernoenaz hornituta daude adingabeen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.
- Euskadiko 2014ko datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu hori erabiltzen duten familien % 96,86k seme-alaben trukea egiteko eta/edo epaitegiek agindutako tutoretzapeko bisitetarako erabiltzen dute.
- Gehienak, % 88,6, familia-epaitegietatik eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietatik datozen familia-gatazkak dira, eta % 35,68k urrutiratzeko edo babesteko agindua dute.
- Arreta emandako adingabe gehienak 3 eta 11 urte artekoak dira; horien tutoreek, berriz, 35 eta 44 urte bitartean dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak, Justiziako sailburuorde Ana Agirrek eta Justiziako zuzendari Manuel Valínek bisitatu dituzte gaur Gasteizko familia-elkargune berriaren instalazioak, Lakuako auzoan. Horiez gain, hauek ere hartu dute parte bisitan: Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko presidente Juan Luis Ibarrak eta Arabako probintzia-auzitegiko presidente Mercedes Guerrerok.
Gasteizko instalazio berri horiek espazio neutrala dira gurasoek eta tutoreek, epaileak aginduta, seme-alabak trukatu eta/edo bisitatu ahal izan ditzaten, adingabeek ahalik eta segurtasun-berme handienak edukita. Kasu horietan familia-nukleoa hautsi eta ez da adostasunik egon edota gatazka edo tratu txarrak egon dira. Eusko Jaurlaritzak abian jarritako doako espazio horri esker ahalik eta giro onenean egin dezakete, lantalde psikosozial aditu batek lagunduta eta adingabeen interesa babestuta.
Familia-elkargune horrek 214.913,71 euroko inbertsioa ekarri du, eta uztailaren 27tik aurrera (astelehena) hasiko da lanean. Epaitegiek eta auzitegiek deribatutako Arabako 70 familiari emango die estaldura. Lokala guztiz irisgarria da eta Espainia plazako aurreko instalazioen espazio bikoitza du: 128,27 metro koadro erabilgarri ditu, honela banatuta: bisitak egiteko 3 gela (40,95 m2), erabilera anitzeko gela bat (17,65 m2), harrera-leku 1 (18,86 m2), bulego 1 (13,43 m2), atarte 1 (7,08 m2) eta komunen gunea (13,94 m2).
Halaber, familien ongizaterako beharrezkoa den ekipamendurik modernoenaz hornituta dago, bideozaintzako sistema batez barne, horrela eskatzen duten egoeretan, tutoretzapeko bisitetan adibidez, kontrola eta segurtasuna handitu ahal izateko. Lokalak sartzeko bi ate bereizi ere baditu; hala bada, batetik ezin da bestea ikusi eta alderantziz. Hobekuntza horrek arrisku-egoerak saihesten laguntzen ez ezik, erabiltzaileen segurtasuna bermatu ere egiten du, batez ere urrutiratzeko edo babesteko aginduak dauden kasuetan.
2014ko EUSKADIKO MEMORIA
Eusko Jaurlaritzak familien esku bost Familia Elkargune jartzen ditu Euskadin, epailearen aginduz erabili beharrekoak: Araba (Gasteizen), Gipuzkoa (Donostian), Portugalete/Zalla (egoitza bikoitza), Barakaldo eta Bilbo.
Eusko Jaurlaritzak 820 familiari eta 1.087 adingaberi (542 mutil eta 545 neska) eman zien arreta 2014an, gehienei Bilboko familia-elkargunean. Familia gehienek, kasuen % 96,86an, familia-elkargunea trukeak (% 57,66) eta tutoretzapeko bisitak (% 39,20) egiteko erabili zuten:
ADINGABE ETA FAMILIA ERABILTZAILEAK 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
ADINGABEAK |
432 |
279 |
181 |
106 |
89 |
1.087 |
FAMILIAK |
353 |
192 |
129 |
87 |
59 |
820 |
TIPO DE INTERVENCIÓN PROGRAMADA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
TUTORETZAPEKO BISITAK |
6.134 |
5.185 |
1.604 |
630 |
610 |
14.163 (% 39,20) |
GAINBEGIRATU GABEKO BISITAK |
658 |
93 |
-- |
-- |
377 |
1.128 (% 3,12) |
TRUKEAK |
9.593 |
5.416 |
3.469 |
1.542 |
812 |
20.832 (% 57,66) |
GUZTIRA |
16.385 (% 45,3) |
10.694 (% 29,6) |
5.073 (% 14) |
2.172 (% 6) |
1.799 (% 5) |
36.123 (% 100) |
Zerbitzua erabili zuten familia gehienek, % 88,6k, familiaren arloko eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek aginduta egin zuten (% 47,4 eta % 41,2, hurrenez hurren).
ESPEDIENTEAK EPAITEGIEN ARABERA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA |
157 |
68 |
53 |
33 |
27 |
338 (% 41,2) |
FAMILIAREN ARLOKO EPAITEGIAK |
131 |
123 |
62 |
47 |
26 |
389 (% 47,4) |
BESTE BATZUK |
65 |
1 |
14 |
7 |
7 |
94 (% 11,4) |
GUZTIRA EPAITEGIAK |
353 (% 43)
|
192 (% 23,4) |
129 (% 15,7) |
87 (% 10,6) |
60 (% 7,3) |
821 (% 100) |
Familia-elkarguneetara joaten diren gurasoen % 35,68k babesteko edo urrutiratzeko agindu judiziala dute; kopuru hori % 50,5ekoa da Bilboko familia-elkarguneari dagokionez.
BABESTEKO EDO URRUTIRATZEKO AGINDUAK 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
EMAKUMEAREN GAINEAN |
141 |
60 |
34 |
21 |
17 |
273 (% 93,2) |
GIZONAREN GAINEAN |
4 |
- |
2 |
- |
2 |
8 (% 2,7) |
ELKARREN GAINEAN |
2 |
- |
1 |
1 |
3 |
7 (% 2,4) |
ADINGABEAREN GAINEAN |
1 |
1 |
- |
2 |
1 |
5 (% 1,7) |
GUZTIRA AGINDU KOP. |
148 (% 50,5) |
61 (% 20,8) |
37 (% 12,6) |
24 (% 8,19) |
23 (% 7,8) |
293 (% 100) |
Kasu gehienetan (% 87,5) amaren esku dago adingabearen zaintza:
ZAINTZA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
AMA |
324 |
166 |
113 |
71 |
43 |
717 (% 87,5) |
AITA |
27 |
20 |
13 |
11 |
10 |
81 (% 9,9) |
PARTEKATUA |
- |
3 |
2 |
- |
1 |
6 (% 0,7) |
BESTE SENIDE BATZUK |
- |
2 |
- |
2 |
2 |
6 (% 0,7) |
ERAKUNDE PUBLIKOAK |
2 |
1 |
- |
3 |
3 |
9 (% 1,1) |
BESTE BATZUK |
- |
- |
1 |
- |
- |
1 (% 0,1) |
GUZTIRA |
353 (% 43) |
192 (% 23,5) |
129 (% 15,7) |
87 (% 10,6) |
59 (% 7,2) |
820 (% 100) |
Arreta jaso duten adingabeen adinari dagokionez, gehienak 3 eta 11 urte artekoak dira (% 65,7), eta jatorriari dagokionez, berriz, gehienak (% 86,8) Euskadin jaioak. Ez dago alderik sexuari dagokionez.
ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK ADINAREN ARABERA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
0-3 urte |
31 |
13 |
12 |
5 |
8 |
69 (% 6,3) |
3-5 urte |
84 |
30 |
39 |
23 |
20 |
196 (% 18,1) |
6-8 urte |
101 |
82 |
54 |
27 |
19 |
283 (% 26,1) |
9-11 urte |
99 |
74 |
38 |
34 |
21 |
266 (% 24,5) |
12-14 urte |
74 |
36 |
24 |
11 |
14 |
159 (% 14,6) |
15 urtetik gora |
30 |
16 |
11 |
6 |
7 |
70 (% 6,4) |
Ez dago horrelakorik |
13 |
28 |
3 |
-- |
-- |
44 (% 4) |
GUZTIRA |
432 (% 39,7) |
279 (% 25,7) |
181 (% 16,6) |
106 (% 9,8) |
89 (% 8,2) |
1.087 (% 100) |
ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK SORLEKUAREN ARABERA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
EUSKADI |
403 |
241 |
126 |
90 |
84 |
944 (% 86,8) |
Beste autonomia-erkidegoak |
16 |
12 |
10 |
4 |
1 |
43 (% 4) |
ATZERRIA |
1 |
24 |
5 |
10 |
1 |
41 (% 3,8) |
EZ DAGO HORRELAKORIK |
12 |
2 |
40 |
2 |
3 |
59 (% 5,4) |
GUZTIRA |
432 (% 39,7) |
279 (% 25,7) |
181 (% 16,6) |
106 (% 9,8) |
89 (% 8,2) |
1.087 (% 100) |
ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK SUXUAREN ARABERA 2014
|
BILBO |
DONOSTIA |
VITORIA-GASTEIZ |
PORTUGALETE/ ZALLA |
BARAKALDO |
GUZTIRA EAE |
Mutilak |
223 |
141 |
94 |
41 |
43 |
542 (% 50) |
Neskak |
209 |
138 |
87 |
65 |
46 |
545 (% 50) |
GUZTIRA |
432 (% 39,7) |
279 (% 25,7) |
181 (% 16,6) |
106 (% 9,8) |
89 (% 8,2) |
1.087 (% 100) |
Erabiltzaile helduei dagokienez, 2014ko jarduera-datuetan ikus daiteke 26 eta 44 urte artekoak direla % 65,3; 24 urtetik beherakoak % 4,3; 26 eta 34 urte artekoak % 21,5; 35 eta 44 urte artekoak % 43,8; eta 45 urtetik gorakoak % 16.
EUSKADIKO DATUAK 2015
Eusko Jaurlaritzak, 2015ean, 1,5 milioi inbertituko ditu 5 familia-elkarguneak finantzatzeko. Horiei esker eskubide hauek doan bermatuta daude:
- Adingabeak aitarekin, amarekin, tutore edo zaintzailearekin eta beste senideekin harremana izaten jarraitzeko duen eskubidea.
- Amak eta aitak beren seme-alabekin harremana izateko duten eskubidea, eta beste senide batzuek, aiton-amonak bereziki, ere badutena.
- Adingabearen segurtasuna eta ongizatea bisiten erregimenak dirauen bitartean.
- Adingabeei beren sentimenduak eta beharrak beldurrik gabe eta aske espresatzeko aukera ere ematen die.
- Bisitak gainbegiratuko dituen hirugarren pertsona inpartzial eta neutral baten presentzia bermatzen da.
- Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta hezkuntza-gaitasunak hobetzeko orientazioa ematen du.
- Gurasoak zerbitzuaren laguntzarik eta tutoretzarik gabe beren seme eta alabekin tratua izateko gauza izan daitezen, beharrezko gaitasunak eskaintzea.
- Bisitetan bildutako familia-harremanen eboluzioari buruzko informazio fidagarria eta objektiboa izatea, dagokion administrazio edo epaiketa organoari emateko.
- Aitak eta amak beren seme eta alabak errespetuan, berdintasunean eta elkarbizitzan hezten trebatzea.