Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak beste familia elkargune bat jarri du abian Gasteizen Arabako epaitegiek deribatutako 70 familiari arreta emateko

2015.eko uztailak 08
  • Instalazio berriek oraingoen espazioa bikoizten dute, guztiz irisgarriak dira eta ekipamendurik modernoenaz hornituta daude adingabeen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.
  • Euskadiko 2014ko datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu hori erabiltzen duten familien % 96,86k seme-alaben trukea egiteko eta/edo epaitegiek agindutako tutoretzapeko bisitetarako erabiltzen dute.
  • Gehienak, % 88,6, familia-epaitegietatik eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietatik datozen familia-gatazkak dira, eta % 35,68k urrutiratzeko edo babesteko agindua dute.
  • Arreta emandako adingabe gehienak 3 eta 11 urte artekoak dira; horien tutoreek, berriz, 35 eta 44 urte bitartean dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak, Justiziako sailburuorde Ana Agirrek eta Justiziako zuzendari Manuel Valínek bisitatu dituzte gaur Gasteizko familia-elkargune berriaren instalazioak, Lakuako auzoan. Horiez gain, hauek ere hartu dute parte bisitan: Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko presidente Juan Luis Ibarrak eta Arabako probintzia-auzitegiko presidente Mercedes Guerrerok.

Gasteizko instalazio berri horiek espazio neutrala dira gurasoek eta tutoreek, epaileak aginduta, seme-alabak trukatu eta/edo bisitatu ahal izan ditzaten, adingabeek ahalik eta segurtasun-berme handienak edukita. Kasu horietan familia-nukleoa hautsi eta ez da adostasunik egon edota gatazka edo tratu txarrak egon dira. Eusko Jaurlaritzak abian jarritako doako espazio horri esker ahalik eta giro onenean egin dezakete, lantalde psikosozial aditu batek lagunduta eta adingabeen interesa babestuta.

Familia-elkargune horrek 214.913,71 euroko inbertsioa ekarri du, eta uztailaren 27tik aurrera (astelehena) hasiko da lanean. Epaitegiek eta auzitegiek deribatutako Arabako 70 familiari emango die estaldura. Lokala guztiz irisgarria da eta Espainia plazako aurreko instalazioen espazio bikoitza du: 128,27 metro koadro erabilgarri ditu, honela banatuta: bisitak egiteko 3 gela (40,95 m2), erabilera anitzeko gela bat (17,65 m2), harrera-leku 1 (18,86 m2), bulego 1 (13,43 m2), atarte 1 (7,08 m2) eta komunen gunea (13,94 m2).

Halaber, familien ongizaterako beharrezkoa den ekipamendurik modernoenaz hornituta dago, bideozaintzako sistema batez barne, horrela eskatzen duten egoeretan, tutoretzapeko bisitetan adibidez, kontrola eta segurtasuna handitu ahal izateko. Lokalak sartzeko bi ate bereizi ere baditu; hala bada, batetik ezin da bestea ikusi eta alderantziz. Hobekuntza horrek arrisku-egoerak saihesten laguntzen ez ezik, erabiltzaileen segurtasuna bermatu ere egiten du, batez ere urrutiratzeko edo babesteko aginduak dauden kasuetan.

2014ko EUSKADIKO MEMORIA

Eusko Jaurlaritzak familien esku bost Familia Elkargune jartzen ditu Euskadin, epailearen aginduz erabili beharrekoak: Araba (Gasteizen), Gipuzkoa (Donostian), Portugalete/Zalla (egoitza bikoitza), Barakaldo eta Bilbo.

Eusko Jaurlaritzak 820 familiari eta 1.087 adingaberi (542 mutil eta 545 neska) eman zien arreta 2014an, gehienei Bilboko familia-elkargunean. Familia gehienek, kasuen % 96,86an, familia-elkargunea trukeak (% 57,66) eta tutoretzapeko bisitak (% 39,20) egiteko erabili zuten:

 

ADINGABE ETA FAMILIA ERABILTZAILEAK 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

ADINGABEAK

432

279

181

106

89

1.087

FAMILIAK

353

192

129

87

59

820

 

TIPO DE INTERVENCIÓN PROGRAMADA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

TUTORETZAPEKO BISITAK

6.134

5.185

1.604

630

610

14.163 (% 39,20)

GAINBEGIRATU GABEKO BISITAK

658

93

--

--

377

1.128 (% 3,12)

TRUKEAK

9.593

5.416

3.469

1.542

812

20.832 (% 57,66)

GUZTIRA

16.385

(% 45,3)

10.694

(% 29,6)

5.073

(% 14)

2.172

(% 6)

1.799

(% 5)

36.123

(% 100)

 

Zerbitzua erabili zuten familia gehienek, % 88,6k, familiaren arloko eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek aginduta egin zuten (% 47,4 eta % 41,2, hurrenez hurren).

 

ESPEDIENTEAK EPAITEGIEN ARABERA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

157

68

53

33

27

338 (% 41,2)

FAMILIAREN ARLOKO EPAITEGIAK

131

123

62

47

26

389 (% 47,4)

BESTE BATZUK

65

1

14

7

7

94 (% 11,4)

GUZTIRA

EPAITEGIAK

353

(% 43)

 

192

(% 23,4)

129

(% 15,7)

87

(% 10,6)

60

(% 7,3)

821 (% 100)

 

Familia-elkarguneetara joaten diren gurasoen % 35,68k babesteko edo urrutiratzeko agindu judiziala dute; kopuru hori % 50,5ekoa da Bilboko familia-elkarguneari dagokionez.

 

BABESTEKO EDO URRUTIRATZEKO AGINDUAK 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

EMAKUMEAREN GAINEAN

141

60

34

21

17

273 (% 93,2)

GIZONAREN GAINEAN

4

-

2

-

2

8 (% 2,7)

ELKARREN GAINEAN

2

-

1

1

3

7 (% 2,4)

ADINGABEAREN GAINEAN

1

1

-

2

1

5 (% 1,7)

GUZTIRA

AGINDU KOP.

148 (% 50,5)

61 (% 20,8)

37

(% 12,6)

24

(% 8,19)

23

(% 7,8)

293 (% 100)

 

Kasu gehienetan (% 87,5) amaren esku dago adingabearen zaintza:

ZAINTZA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

AMA

324

166

113

71

43

717 (% 87,5)

AITA

27

20

13

11

10

81 (% 9,9)

PARTEKATUA

-

3

2

-

1

6 (% 0,7)

BESTE SENIDE BATZUK

-

2

-

2

2

6 (% 0,7)

ERAKUNDE PUBLIKOAK

2

1

-

3

3

9 (% 1,1)

BESTE BATZUK

-

-

1

-

-

1 (% 0,1)

GUZTIRA

353

(% 43)

192 (% 23,5)

129

(% 15,7)

87

(% 10,6)

59

(% 7,2)

820 (% 100)

Arreta jaso duten adingabeen adinari dagokionez, gehienak 3 eta 11 urte artekoak dira (% 65,7), eta jatorriari dagokionez, berriz, gehienak (% 86,8) Euskadin jaioak. Ez dago alderik sexuari dagokionez.

 

ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK ADINAREN ARABERA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

0-3 urte

31

13

12

5

8

69 (% 6,3)

3-5 urte

84

30

39

23

20

196 (% 18,1)

6-8 urte

101

82

54

27

19

283 (% 26,1)

9-11 urte

99

74

38

34

21

266 (% 24,5)

12-14 urte

74

36

24

11

14

159 (% 14,6)

15 urtetik gora

30

16

11

6

7

70 (% 6,4)

Ez dago horrelakorik

13

28

3

--

--

44 (% 4)

GUZTIRA

432

(% 39,7)

279

(% 25,7)

181

(% 16,6)

106

(% 9,8)

89

(% 8,2)

1.087 (% 100)

 

ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK SORLEKUAREN ARABERA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

EUSKADI

403

241

126

90

84

944 (% 86,8)

Beste autonomia-erkidegoak

16

12

10

4

1

43 (% 4)

ATZERRIA

1

24

5

10

1

41 (% 3,8)

EZ DAGO HORRELAKORIK

12

2

40

2

3

59 (% 5,4)

GUZTIRA

432

(% 39,7)

279

(% 25,7)

181

(% 16,6)

106

(% 9,8)

89

(% 8,2)

1.087 (% 100)

 

ARRETA EMANDAKO ADINGABEAK SUXUAREN ARABERA 2014

 

 

BILBO

DONOSTIA

VITORIA-GASTEIZ

PORTUGALETE/

ZALLA

BARAKALDO

GUZTIRA

EAE

Mutilak

223

141

94

41

43

542

(% 50)

Neskak

209

138

87

65

46

545

(% 50)

GUZTIRA

432

(% 39,7)

279

(% 25,7)

181

(% 16,6)

106

(% 9,8)

89

(% 8,2)

1.087 (% 100)

Erabiltzaile helduei dagokienez, 2014ko jarduera-datuetan ikus daiteke 26 eta 44 urte artekoak direla % 65,3; 24 urtetik beherakoak % 4,3; 26 eta 34 urte artekoak % 21,5; 35 eta 44 urte artekoak % 43,8; eta 45 urtetik gorakoak % 16.

EUSKADIKO DATUAK 2015

Eusko Jaurlaritzak, 2015ean, 1,5 milioi inbertituko ditu 5 familia-elkarguneak finantzatzeko. Horiei esker eskubide hauek doan bermatuta daude:

  • Adingabeak aitarekin, amarekin, tutore edo zaintzailearekin eta beste senideekin harremana izaten jarraitzeko duen eskubidea.
  • Amak eta aitak beren seme-alabekin harremana izateko duten eskubidea, eta beste senide batzuek, aiton-amonak bereziki, ere badutena.
  • Adingabearen segurtasuna eta ongizatea bisiten erregimenak dirauen bitartean.
  • Adingabeei beren sentimenduak eta beharrak beldurrik gabe eta aske espresatzeko aukera ere ematen die.
  • Bisitak gainbegiratuko dituen hirugarren pertsona inpartzial eta neutral baten presentzia bermatzen da.
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta hezkuntza-gaitasunak hobetzeko orientazioa ematen du.
  • Gurasoak zerbitzuaren laguntzarik eta tutoretzarik gabe beren seme eta alabekin tratua izateko gauza izan daitezen, beharrezko gaitasunak eskaintzea.
  • Bisitetan bildutako familia-harremanen eboluzioari buruzko informazio fidagarria eta objektiboa izatea, dagokion administrazio edo epaiketa organoari emateko.
  • Aitak eta amak beren seme eta alabak errespetuan, berdintasunean eta elkarbizitzan hezten trebatzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Alcalde de Vitoria-Gasteiz; Juan Luis Ibarra, Presidente del Tribunal de Justicia del País Vasco; Mercedes Guerrero, Presidenta de la Audiencia de Álava