Berriak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak azken 50 urteetako bizitzarako eskubidearen urraketak jaso ditu 128 udal erretratutan

2015-07-06

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, Monika Hernandok, eta Gogora - Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, 128 udalerritako Oroimenaren Udal Erretratuak proiektua aurkeztu dute gaur goizean Lehendakaritzan. Hain zuzen, argitalpenotan jaso dira 1960 eta 2010 bitartean Euskadin bizitzarako eskubidea urratu diren kasuak, dela terrorismoarengatik, dela zergatiko politikoek eragindako edozein indarkeria-motagatik.

Proiektuaren berritasun garrantzitsuena da, hain zuzen, datuak udalerrika antolatu direla. Ez da biktimen aitormen ofiziala egiteko dokumentu bat, aitormen instituzionala amaitu gabeko prozesua baita. Euskadiko udalei biktimen oroimenezko eta aitormenezko ekitaldiak sustatzen laguntzeko argazki global bat da.

Datu-basea

Erkaketa-lan xehe bat egin ondoren, 128 liburuxka prestatu dira, beste hainbeste udalerrirentzat. Tokiko datu-base bat da, non bizitzarako eskubidearen 707 urraketa jaso baitira: zehazki, EAEn azken 50 urteetan gertatutakoak. Horietatik, 55 Araban gertatu ziren.  258 Bizkaian eta 394 Gipuzkoan. Aipatzekoa da 52 kasu gehiago ikertu behar direla oraindik eta, beraz, ezin dela behin betiko amaitutako dokumentu gisa hartu.

Hurrengo urratsak

Ekainean eta uztailean, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eta Gogora Institutuak liburuxka horiek emango dizkiete eskubide-urraketen biktima gehien erregistratuta dituzten udalerriei. Irailean, 129 udalerrietako alkateekin bilduko dira Gogora Institutuaren egoitzan, dagokion informazioa eman eta proiektua Institutuari eskualdatzeko. Azaroaren 10ari begira –Oroimenaren Eguna baita Euskadin– helburua da oroimenezko ekitaldiak egitea udalerri horietan guztietan, bereziki, handienetan.

Testuingurua

Eusko Jaurlaritzak 2014ko ekainean “Memoriaren Mapa Amaituz” agiria aurkeztu zien Autonomia Erkidegoko udalerri guztiei. Bidalketa honen ostean, udalek beren herriko datu gehiago eskatu zituzten eta hori dela eta Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010) proiektua hasi zen martxan.  

Udal erretratuetako bakoitza tokiko datu-base bat da, orain artean eskura daitekeen informazio guztia ematen duena. Datu-basea egiteko, biktimei buruzko zerrenda guztiak berrikusi eta erkatu dira: Euskadiko eta Nafarroako gobernuek argitaratutakoak, bai eta Barne Ministerioak, biktima-elkarteak, hedabideek eta autore partikularrek ere. Ondorioz, errealitate objektiboaren gertukoa den irudi zorrotza eskaintzen dute erretratuek; izan ere, lehen aldia da bizitzarako eskubidearen urraketa guztiak jasotzen direla, biktimen izen guztiekin, barruan sarturik erailketa guztiak eta biktima guztiak (salbu eta nahi gabeko hutsegite nahiz ez aipatzeak).

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @MarioLopBa
    2016-01-09

    Comentario de Twitter:
    "Vulneración d derecho a la vida" para no decir Asesinato
    https://t.co/UKFKEiYYvT
    'Llamando las cosas por los nombres que no son'
    Pilar Ruiz

  • Argazkia SN Robot
    @1periko67
    2016-01-09

    Comentario de Twitter:
    RT @MarioLopBa: "Vulneración d derecho a la vida" para no decir Asesinato
    https://t.co/UKFKEiYYvT
    'Llamando las cosas por los nombres que n…

  • Argazkia joxean urkiola cuni
    2015-07-08

    Un primer paso, pero lo que es incomprensible es que no se aborde, primero, los otros miles de casos existentes, mucho anteriores a estos, como son los miles de asesinados tras el golpe fascista de 1936 y que en Euskal Herria supuso, además de los miles de asesinados, que muchas personas tuvieran que exiliarse, ser encarceladas...
    Este trabajo parece más bien que quiere ESCONDER a las anteriores víctimas, como si no existieran, y eso a la hora de abordar un relato de la memoria Histórica de este Pueblo seria imperdonable.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aintzane Ezenarro